Kontradantza

Erritmo bitarreko dantza arina, eskuarki 2/4 edo 6/8 konpasekoa, eta zortzi konpaseko oinarrizko egitura errepikakorra izaten duena

Kontradantza erritmo bizia eta konpas bitarra duen dantza bat da. Errepikatzen diren zortzi konpasetako hainbat sekziotaz osaturik dago. Bere jatorria, Britainia Handiko country dancetan du. Herrialde honetatik Europa osora zabaldu zen. Bere ospe gorena, XVIII. mendearen amaieran lortu zuen. Garai hontan, antzezlan musikaletako beste genero batzuetan erabili zen, operan eta balletean bezala. Erritmo honetan oinarrituriko musikalanak idatzi zituzten musika klasikoko konposatzaileen artean Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven daude. Azken honek, 1803an, hamabi dantzekin osaturiko bilduma bat argitaratu zuen. Hauen artean, zazpigarrena eta hamaikagarrena nabarmendu behar dira. Hamaikagarrena, Las Criaturas de Prometeo izeneko musikalanean erabiltzen du. Historiografia musikalak, oso baztertuta izan duen arren, garrantzi berezia izan zuten kontradantzek Hispanoamerikan, XIX. mendean zehar, Manuel Saumell eta honen lanaren jarraitzaile izan zen Ignacio Cervantes bezalako egileekin, Habana genero honen zabalkuntzaren zentru garrantzitsuenetako bat izaki.

Kanpo estekak aldatu