Lourea, gigue lente edo Giga motela bezala ere ezaguna, barroko garaiko dantza frantziar bat da, Normandian asmatua, eta izen bereko musika tresnaren soinuagatik hala deitua (Frantzia iparraldean oso tipikoa den kornamusa mota bat). Lourea tempo motel edo moderatuko dantza bat da, gigaren erritmo hirutarra mantenduz (6/8, 3/4 edo 6/4). Ohi anakrusa batekin hasten da eta dantzaren pisua konpas bakoitzaren lehen notan erortzen da.

Bere Musicalisches Lexicon lanean (Leipzig, 1732), Johann Gottfried Walthersek lourea "motela eta zeremoniatsua dela, erdikonpas bakoitzeko lehen notak beti darama puntutxoa, beti errespetatu behar dena idatzi zuen. Bere errtimo eta ospeagatik, barrokoko suitean erabili zen.

Loure adibideak Jean-Baptiste Lullyren lanetan (Alcestes...) eta Johann Sebastian Bachen lanetan (Suite frantziarra 5. zenbakia, Partita 3. zenbakia biolinarentzat) ikus daitezke.

Kanpo estekak aldatu