Suge uhartea

Artikulu hau Itsaso Beltzeko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suge (argipena)».

Suge uhartea edo Zmiinii uhartea (errumanieraz: Insula Șerpilor; ukrainieraz: О́стрів Змії́ний, Ostriv Zmiinii; errusieraz: Змеиный, Zmeinii), 205 km²-ko uharte txiki bat da Itsaso Beltzean, bere subirautza Errumania eta Ukrainaren artean eztabaidan dago, nahiz eta Ukrainak administratu Odesa eskualdearen parte izanik. Uhartea gutxi gorabehera 35 km-ra dago. Itsaso Beltzeko kostaldetik. Uhartea Ukrainak administratu zuen, 2022ko otsailaren 24an eraso baten ondoren, Errusiak okupatu zuen arte.

Suge uhartea
Селище Біле, острів Зміїний (2008).jpg
Datu orokorrak
Garaiera41 m
Luzera0,66 km
Zabalera0,66 km
Azalera0,17 km²
Geografia
Map of Ukraine political Snakes-Is.png
Koordenatuak45°15′18″N 30°12′15″E / 45.255°N 30.204166666667°E / 45.255; 30.20416666666745°15′18″N 30°12′15″E / 45.255°N 30.204166666667°E / 45.255; 30.204166666667
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Odesako oblasta
Raion of UkraineIzmail Raion
HromadaVylkove municipality
Ur-gorputzaItsaso Beltza
Mendizaletasuna
Lehen igoera+2022-02-24T00:00:00Z $2

HistoriaAldatu

Antzina, Suge uhartea Leuké izenez ezagutzen zen ( antzinako grezieraz Λεύκη, leukos "zuria"). Pausaniasek aipatzen du, Akilesi eskaini zitzaiola. Geroago beste izen greko batekin ezagutua izan da, Fidonisi, eta Fidonisiko gudua delakoa ezagun da bertan izan zela 1788ko uztailaren 14an: itsas gudu bat Errusiar-Turkiar Gerran (1787–1792), zeinean Errusiako Itsaso Beltzeko Flotak, Voinovitx almirantearen agindupean, bertan garaitu zuen turkiar arerio handiagoa.

1843ko udaz geroztik, 12 metroko altuera duen itsasargi bat eraikia dago uhartean, uharteko punturik altuenean kokatua eta ur mailatik 41 metrora. Itsasontzientzako kai txiki bat eta helikopteroak lehorreratzeko heliportua eraiki dira geroago uhartean.

Uhartea 1877an Otomandar Inperioak okupatu zuen, eta honen desagerpenaren ondoren, 1947ra bitartean Errumaniako parte izan zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean Gheorghe Gheorghiu-Dej Errumaniako buruzagi komunistak Sobietar Batasunari eman zion 1948an[1].

Ukrainak uhartea bere lurretan gorde zuen Sobietar Batasuna erori ostean. Errumania subirautza Hagako auzitegiaren aurrean eskatzen ari da, orain arte arrakastarik gabe (2009an Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak Ukrainaren alde egin zuen).

2022ko otsailaren 24an, uhartea okupatu zuen Errusiako armadak Ukrainako 2022ko errusiar inbasioaren baitan. Hasiera batean informatu zen ekintzan Ukrainako armadako 13 mugazain hil zirela, eta beren azken komunikazio ahozkoak zabaldu ziren hedabideetan, non haien ordezkari batek zioen ez zutela amore emateko asmorik[2]. Geroago informatu zen ordea, gerrako preso gisa hartu zituztela defendatzaileak, bizirik zeudela[3].

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) «L’île des Serpents : Kiev et Bucarest se disputent plus qu’un caillou» REGARD SUR L'EST 2014-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. (Frantsesez) «Sur la stratégique île des Serpents, les derniers instants de ces soldats ukrainiens émeuvent» Le HuffPost 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  3. (Ingelesez) «Snake Island: Ukraine says troops who swore at Russian warship are alive» BBC News 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo estekakAldatu