Hulk (filma)
- Artikulu hau 2003ko filmari buruzkoa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hulk».
Hulk 2003ko Ang Lee taiwandar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko superheroi film bat da. Stan Lee eta Jack Kirby komikigileen Hulk komikian oinarritua dago. Eric Bana, Jennifer Connelly, Sam Elliott, Josh Lucas eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zuten. Musika Danny Elfmanek konposatu zuen.
Hulk (filma) | |
---|---|
Danny Elfmanen filma | |
Egilea(k) | Danny Elfman |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Hulk |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Hulk |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 133 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hulk |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko, Kalifornia, Hawaii, Arizona eta Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ang Lee |
Gidoigilea(k) | Michael France James Schamus John Turman (en) |
Antzezlea(k) | |
Eric Bana (Bruce Banner (en) ) Jennifer Connelly (Betty Ross (en) ) Sam Elliott (Thunderbolt Ross (en) ) Josh Lucas (Glenn Talbot (en) ) Nick Nolte (David Banner (en) ) Cara Buono (Edith Banner (en) ) Celia Weston Daniel Dae Kim Lou Ferrigno Mike Erwin (Bruce Banner (en) ) Rhiannon Leigh Wryn Stan Lee Jesse Corti Michael Papajohn Kevin Rankin Victor Rivers | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Avi Arad Gale Anne Hurd James Schamus |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Focus Features |
Ekoizle eragilea | Stan Lee Kevin Feige |
Edizioa | Tim Squyres (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Rick Heinrichs |
Aurrekontua | 137.000.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Danny Elfman |
Argazki-zuzendaria | Frederick Elmes |
Jantzi-diseinatzailea | Marit Allen (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika, San Frantzisko eta Berkeley Institute for Data Science (en) |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Earth-400083 (en) |
Argumentu nagusia | False memory (en) eta familia disfuntzionala |
universalstudiosentertainment.com… | |
2008an The Incredible Hulk izeneko jarraipena izan zuen, hura jada Louis Leterrierrek zuzendu eta Edward Norton, Liv Tyler, Tim Roth, Tim Blake Nelson, Ty Burrell eta William Hurtek antzeztua.
Argumentua
aldatuBruce Banner (Eric Bana), teknologia genetikoan arloko ikertzaile buruargi bat da, estigmatizatua utzi duten iragan ilun bat ezkutatzen du. Bere iraganeko neskalagunak, Betty Ross ikertzailea (Jennifer Connelly), bere oreka emozionala berreskuratu zezan zain egoteaz aspertu eta Bannerrek laborategian izandako istripuaren lekuko izan zen: leherketa baten ondorioz Bannerrek gamma izpi dosi hilkor bat jasan eta bere barnean arriskutsua baina era berean erakargarria zen izaki bat zuela sumatzen hasi zen. Bitartean, Hulk, izaki basati eta berebiziko indartsua denak noizbehinkako agerpenak egiten ditu, igarotzen den lekutik suntsiketa lagaz. AEBtako Armadaren partehartzea beharrezkoa den larrialdialdia da, horregatik Bettyren aita den "Thunderbolt" Ross (Sam Elliott) jeneralak esku hartuko du. Betty da Brucek Hulkekin zerikusia duela uste duen bakarra, baina izakiaren atzematea ekiditeko bere saiakera ustela izango dela dirudi.
Aktoreak
aldatu- Mike Erwin: Bruce Banner, 16 urterekin
- Michael Kronenberg: Bruce Banner, 4 urterekin
- David Kronenberg: Bruce Banner, 2 urterekin
- Rhiannon Leigh Wryn: Betty Ross, neskatoa
- Sam Elliott: Thunderbolt Ross jenerala
- Todd Tesen: Thaddeus Ross, gaztea
- Josh Lucas: Glenn Talbot
- Nick Nolte: David "Dave" Banner doktorea
- Paul Kersey: David Banner de novo
- Cara Buono: Edith Banne
- Celia Weston: Krenzler andrea
- Kevin Rankin: Harper
Kanpo estekak
aldatu- Hulk filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Hulk filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)