Cristóbal Halffter

musikagile espainiarra
C. Halffter» orritik birbideratua)

Cristóbal Halffter (Madril, Espainia, 1930eko martxoaren 24a - Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) musikagilea eta orkestra zuzendaria izan zen, Ernesto eta Rodolfo Halffterren iloba.

Cristóbal Halffter
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristóbal Halffter Jiménez-Encina
JaiotzaMadril1930eko martxoaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVilafranca do Bierzo2021eko maiatzaren 23a (91 urte)
LeinuaHalffter family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
(1947 - 1951)
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
alemana
Irakaslea(k)Conrado del Campo (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Espainiako Doktoreen Errege Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0355137 Allmovie: p161006
Musicbrainz: 52bce034-77d2-4da6-a413-c41dd60fd661 Discogs: 3120816 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Madrilen egin zituen ikasketak, hasieran Conrado del Camporekin eta geroago Alexander Tansmanekin. Manuel de Falla orkestraren zuzendari izan zen (1955-1963), Madrilgo Kontserbatorioko konposizio katedraduna (1960) eta zuzendaria (1964-1966). Serialismoa eta ausazko musika landu zituen 1975az geroztik. Espainiako Musikako Sari Nazionala eman zioten 1953an, Espainiako Arte Ederretako Domina jaso zuen 1983an, eta San Fernandoko Akademiako kide izendatu zuten. 1994an Espainiar Musikaren Guerrero Fundazioaren saria eman zioten, eta 1995ean Konposizioaren Europako saria.

Musikagile emankorra izan zen. Obra aipagarriak zituen, besteak beste: Antífona Pascual (1952), Misa ducal (1956), Gaudium et Spes-Beunza (1972), Elegía a la muerte de tres poetas españoles: Antonio Machado, Miguel Hernández y Federico García Lorca (1976); Officium defunctuorum (1979), Preludio Madrid 92 (1991), Don Quijote opera (2000), Adagio en forma de rondo para orquesta (2003), Lázaro opera (2007).

Erreferentziak

aldatu