Tribuno militar
Tribuno militarra (latinez: tribunus militum (sing) tribuni militum (plu)) Antzinako Erromako ofizial militarra izan zen. Tribuno militarrak, kontsulek izendatzen zituzten armadako buruzagiak izaten ziren. Legio bakoitzak sei izaten zituen. K.a. 27. urtearen ondoren, tribunotza militarra senatari izateko lehen urrats bihurtu zen.

Jatorrian, erromatar armadako tribu-talde bateko komandantea izan zen. Geroago, legio bakoitzean sei tribuno zeuden, ofizial izateko izendatuak. Ekiteek gizarte taldekoak izan behar zuten, gutxienez bost urteko esperientzia militarrekoak, eta bi tribunok txandaka zuzentzen zuten legioa. Julio Zesarren garaian eta garai inoperialean, tribunoen garrantziak behera egin zuen, eta legioak legatuek zuzentzen zituzten. Garai hartan, legio bakoitzeko sei tribunoetako bat senatari baten semea izan ohi zen. Printzealdian (Goi Inperiooan) bi tribuno militar mota izan ziren, bata senatarien familiakoa (laticlavus) eta bestea ekiteen familiako (angusticlavii), legio bakoitzean. Laticlavusa kuestore magistratu izatera iritsi nahi zuen gazte bat zen, Tribunus angusticlavius funtzioa bettetzea ekiteen ibilbide politiko-administratiboan (Cursus honorumean) ohiko egin batizen. Behe Inperioan tribunoarena titulu orokorragoa bihurtu zen komandante militar batentzat.[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-2-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Tribuno militar - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2025-06-09).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |