Sibylle Lewitscharoff

alemaniar idazlea

Sibylle Lewitscharoff (Stuttgart, Alemania, 1954ko apirilaren 16a – Alemania, 2023ko maiatzaren 13a) alemaniar idazlea izan zen, Alemanian hainbat sari jasotakoa.[1][2][3]

Sibylle Lewitscharoff

(2009)
Bizitza
JaiotzaStuttgart1954ko apirilaren 16a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin2023ko maiatzaren 13a (69 urte)
Heriotza modua: esklerosi anizkoitza
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitate Librea
Hizkuntzakalemana
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta idazlea
Lantokia(k)Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClemens Brentano
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli
Berlingo Arteen Akademia
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaeleberria
antzezlana

IMDB: nm2365701 Discogs: 4519054 Edit the value on Wikidata
Sibylle Lewitscharoff eta Denis ScheckFrankfurter, Buchmesse 2011

Bizitza

aldatu

1940ko hamarkadaren amaieran Alemaniara emigratu zuen mediku bulgariar baten eta alemaniar baten alaba izan zen. Sibylle Lewitscharoffek Stuttgarten eman zuen haurtzaroa eta gaztaroa ere bai. Bertan egin zuen batxilergoa eta trotskismoaren ideien inguruko interesa piztu zitzaion. Gero, Erlijio-Historia ikasketak egin zituen Berlingo Unibertsitate Librean, eta Buenos Airesen eta Parisen ere ibili zen denbora batez, Berlingo publizitate agentzia batean kontable gisa lan egin aurretik.[4][5]

Bere eleberrien artean daude Pong, Apostoloff eta Blumenberg. Alemaniako hainbat literatur sari jaso zituen, Georg Büchner saria barne, 2013an.[6]

Liburuak

aldatu

Sariak

aldatu
  • 1998: Ingeborg Bachmann saria
  • 2006: Kranichstein Literatura Saria
  • 2007: Literatur Etxeen Saria
  • 2007: Alemaniako Hizkuntza eta Literatura Akademiako kidea
  • 2008: Marie Luise Kaschnitz saria
  • 2009: Leipzigeko Liburu Azokako saria, Apostoloff eleberriarekin (kategoria: fikzioa)
  • 2009: Spycher: Leuk Literatura Saria
  • 2009: Alemaniako Kritika Diskografikoaren Sariaren zerrenda, berak irakurritako Apostoloff audioliburuarengatik.
  • 2010: Berlingo Literatura Saria
  • 2010: Berlingo Arteen Akademiako kidea.
  • 2011: Kleist saria
  • 2011: Ricarda Huch saria
  • 2011: Marieluise Fleißer saria
  • 2011: Wilhelm Raabe Literatura Saria, Blumenberg eleberriarengatik.
  • 2011: German Book sarirako izendapena (finalista) Blumenberg eleberriarekin.
  • 2011 - 2012: Villa Concordia nazioarteko artisten etxeko bekaduna Bambergen.
  • 2013: Roma Villa Massimo Alemaniako Akademiako bekaduna.
  • 2013: Georg Büchner saria.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Alemanez) «Sibylle Lewitscharoff: Lebenslauf, Bücher und Rezensionen bei LovelyBooks» LovelyBooks (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. (Alemanez) «Im Alter von 69 Jahren - Hoch gelobt und tief gefallen: Sibylle Lewitscharoff gestorben» Schweizer Radio und Fernsehen (SRF) 2023-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  3. (Alemanez) deutschlandfunk.de. «Zum Tod von Sibylle Lewitscharoff: Schreiben über letzte Fragen» Deutschlandfunk (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  4. dw. (6 de abril de 2013). Georg Büchner Prize. .
  5. Munzinger Biographie. Sibylle Lewitscharoff. Alemania.
  6. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Sibylle Lewitscharoff: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).

Kanpo estekak

aldatu