Ireki menu nagusia

Ricarda Huch (Brunswick, 1864ko uztailaren 18a - Schönberg, egungo Kronberg im Taunus, 1947ko azaroaren 17a) alemaniar poeta eta historialaria izan zen. Hasierako poemak eta eleberriak neorromantizismoaren ildotik ondu zituen. Bi eleberritan artisten eta burgesen bizimoldearen aldea azaldu zuen: Erinnerungen von Ludolf Ursleu dem Jüngeren (1893, Ludolf Ursleu gaztearen oroitzapenak); Vita somnium breve (1903). Lehen aldiz italiar batekin ezkondu zelarik, herrialde hartan bizi izan zen eta hango historiari eta pertsonaiei dedikatu zien zenbait obra: Die Verteidigung Roms (1908, Erromako defentsa); Der Kampf um Rom (1908, Erromagatiko borroka). Italian, Triesteko auzo pobreak gertaleku dituen eleberri ezagun bat plazaratu zuen 1901ean: Aus der Triumphgasse (1901, Ospearen kalea). Bestalde, Die Romantik (1899-1908, Erromantizismoa) saioa guztiz ezaguna da. Idazle honen arrakastarik sonatuena hauxe izan zen: Der grosse Krieg in Deutschland (1912-1914, Gerra handia Alemanian).

Ricarda Huch
Ricarda Huch.jpg
Bizitza
Izen osoa Ricarda Huch
Jaiotza Brunswick1864ko uztailaren  18a
Herrialdea  Alemania
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Schönberg Itzuli1947ko azaroaren  17a (83 urte)
Hobiratze lekua Frankfurt Main Cemetery Itzuli
Familia
Aita Richard Huch
Ama Emilie Huch
Ezkontidea(k) Ermanno Ceconi Itzuli  (1898-07-09 -  martxoa 1906)
Richard Huch Itzuli  (1907-07-06 -  1911)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Zuricheko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, liburuzaina, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta filosofoa
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
IMDb nm0399574

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricarda Huch