Sergei Bubka
Sergei Nazarovitx Bubka, ukraineraz Сергій Назарович Бубка, (Voroshlilovgrad, gaur egun Luhansk, SESB, gaur egun Ukraina, 1963ko abenduaren 4a) ukrainiar pertika jauzilari ohia da. 1988an, Seuleko Olinpiar Jokoetan, pertika jauziko urrezko domina irabazi zuen. 1983, 1987, 1991, 1993, 1995 eta 1997an, munduko txapelketa irabazi zuen bere proban. Gainera, bere kirol ibilbidean 35 errekor lortu zituen, horietatik 17 aire librean eta 18 pista estalian.
Kirolari profesional gisa izan zuen karreran, pertika jauziko munduko errekorra 5,83 metrotik, 6,14 metroraino eraman zuen. Bere karreraren hasieran, ohore hauek Thierry Vigneron frantziarrarekin banatu behar izan zituen, bien artean, munduko errekorra hobetuz, biek, egun berean hobetzera helduz, 1984ko maiatzaren 26an.
Bere azkeneko errekorra, 6,14koa, 1994ko uztailaren 31n Italiako Sestriere herrian ezarritakoa, oraindik hobetu gabe dago. 1997. urtean erretiratu zen, Atenaseko munduko txapelketaren ondoren, orpoan izan zituen lesio ugariengatik. Erretiratu ondoren, bere karrera kirol buru bezala jarraitu du, baita Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren aurrean atleten ordezkari gisa, eta, azkenik, Ukrainako legebiltzarkide bezala ere bai.
Kirolen Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 1991. urtean. 2004an, zuzi olinpikoa Ukrainatik pasa zenean, berak eraman zuen.
Munduko txapelketak Aldatu
- Munduko txapeldun Helsinkin 1983an, 5,70 metro
- Munduko txapeldun Erroman, 1987an, 5,85 metro
- Munduko txapeldun Tokion, 1991n, 5,92 metro
- Munduko txapeldun Stuttgarten 1993an, 6,00 metro
- Munduko txapeldun Göteborgen 1995ean, 5,92 metro
- Munduko txapeldun Atenasen 1997an, 6,01 metro
Gainera, Nike markako oinetako batzuei eman zien izena.
Ikus, gainera Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Bubka |