Domina

sari gisa banatzen den metalezko txanpon borobila

Dominak metalezko diskoak izan ohi dira; alabaina, salbuespen ugari dago eta orokorrean txanpon itxura izateaz gain, diametro handiagoa eta erliebea nabarmenagoa izan ohi dute.

Urrezko domina

Dominek hainbat helburu dituzte, hala bada honako hauek aurki ditzakeguː

  • Oroitzapen edo oroigarrigarri gisa sortuak
  • Erakunde batek eskainitakoak, lan edo zerbitzu jakin baten sari modura (esaterako, Nobel saria).
  • Lehiaketa batean irabazleei emandako sari gisa (olinpiar jokoetako domina).
  • Gobernu edo administrazio zerbitzu batek eskaintzen dituenak. Hedaduraz militar sariak ere izan daitezke.
  • Hainbat gurtza erlijioetan ematen direnak.
    Zilarrezko domina Alfonso V (1449), Pisanello.

Numismatikaren arlo batek, dominen benekotasuna, jatorria eta sailkapenak egiten ditu. Errenazimenduan dominatzat hartzen ziren garai hartan erabiltzen ez ziren Antzinateko edozein txanpon. Orokorrean borobila izan arren, badaude obal itxurako dominak, baita alde anitzetakoak, laukiduna, izardunak, e.a.

Loturak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu