Santa Barbara gotorlekua (Sara)

Aro Modernoko gotorlekua (Sara, Lapurdi)

Santa Barbara gotorlekua Lapurdiko Sara udalerrian dauden gotorleku baten aztarnak dira. XIX. mendeko gotorleku bat izan zen. Monumentu historiko izendatu zuten 1993ko irailaren 15ean.[1] Nolabait, kanpainako gotorleku gisa eraiki zuten Santa Barbara baseliza zegoen muinoan.

Santa Barbara gotorlekua (Sara)
 Monumentu historikoa
Larrungo fortifikazioak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaSara eta Lapurdi
Koordenatuak43°18′01″N 1°34′55″W / 43.300173°N 1.581935°W / 43.300173; -1.581935
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00125267
Santa Barbara baselizako gotorlekua, mendebaldetik

Historia aldatu

Toki horretan bertan hainbat guda ekintza gauzatuak ziren. Frantziako Iraultzako Konbentzioak eta Espainiako Erresumak elkarri gerra deklarazioa egin baino lehenagotik, 1793ko martxoan. Inguruetan gotortze-lanak egin zituzten iraultzaileek. Halere, iturri dokumentalek geroago baizik ez dute aipatzen gotorlekua: 1813an, Napoleondar Gerretan, Soult mariskala buru zuen frantziar armadak Wellington britainiar jenerala buru zuen armada aliatua (britaniar, portugaldar eta espainiar soldatuak eta espainiar gerrillariak), geldiarazteko mugan izandako borrokaldietan.[2] Soult mariskalak lerro gotor bat eraikiarazi zuen Hendaiatik Orreagaraino, eta honako hau mendebaldeko zatiari zegokion, Lapurdiko eta Larrungo gainerakoekin batera.

Erreferentziak aldatu

  1. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Redoute de Santa Barbara. .
  2. Arrieta Valverde, Antton. Euskal Herriko forteak: Berpizkundetik Karlismora. Tafalla: Txalaparta, 2015. orr. 232-236.

Ikus gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi