San Anton baseliza (La Nave)
San Anton baseliza, lehen San Zipriano eliza,[1] La Nava, Miranda Ebro udalaren menpe dagoen herrixkan dagoen tenplu erromaniko katolikoa da. XIII. mendean hasita, XIV. mendeko elementu gotiko batzuk erakusten ditu ere bai; horregatik iraganeko erromanikoa bezala definitzen da. Baditu ere XVIII. mendeko barrokoaren elementuak. San Anton eguna urtarrilaren 17an ospatzen da; egun horretan mirandatarrak haien animaliekin bedeinkapena jasotzeko baselizara hurbiltzen dira.[2]
San Anton baseliza (La Nave) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Gune populatu | La Nave |
Koordenatuak | 42°41′38″N 2°58′18″W / 42.693806°N 2.971692°W |
![]() | |
Ezaugarriak
aldatuHabearte bakarreko tenplua da hau. Ateladan bi horma bular ikus daitezke, sarrera babesteko teilatutxo bat heltzen. Ateladan ere oso erregularrak diren ziriharrien arku zorrotza ikus daiteke. Absidea buru karratukoa da, gainontzeko habetarteko garaia eta zabalera txikiagokoa. Pinoian kanpai-horma dugu, erdi puntuko arkuko hutsartearekin.
Argazki galeria
aldatu-
Baselizaren sarrera nagusia.
-
Sarrera nagusia.
-
Hutsartea, arkibolta batekin eta bi zutabekin apainduta.
Erreferentzia
aldatu- ↑ .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ .
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Baselizari buruzko informazioa.[Betiko hautsitako esteka]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Anton baseliza (La Nave) |