Memaia
Euskal Herriko mendia
Memaia, Bizkaia probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Euskal Mendizaleen bilgunetik horren gertu egoteko, inor gutxi akordatzen da mendi honekin antza denez, eta landaretzak bere bizkarreko bidezidorrak estu hartuta dauza zenbait lekutan. Tontorra bera pinudiaren mendean dago eta ikuspegia oso mugatua da. Bi buzoi eta erpin geodesikoa topatuko ditugu bertan. Elorrio nahiz Atxondo aldetik abiatu gaitezke, basogintzarako urratutako pista ugarietan gora, eta nahi izanez gero Besaide aldera jota ibilbidea osatu, Anbotoren ikuspegiarekin gozatuz.
Memaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 679 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′14″N 2°33′29″W / 43.104°N 2.558°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |