Samuel von Pufendorf
Samuel von Pufendorf (Dorfchemnitz, Saxonia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1632ko urtarrilaren 8a - Berlin, Brandenburg-Prusia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1694ko urriaren 13a) historialaria, legegilea eta filosofoa izan zen.
Samuel von Pufendorf | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dorfchemnitz, 1632ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria Suedia |
Heriotza | Berlin, 1694ko urriaren 26a (62 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Jenako Unibertsitatea Gymnasium St. Augustin (en) |
Hizkuntzak | latina alemana |
Irakaslea(k) | Erhard Weigel (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, filosofoa, historialaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Kopenhage Haga Heidelberg Stockholm Berlin Amsterdam Utrecht (en) eta Frankfurt am Main |
Enplegatzailea(k) | Lundeko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Elementorum Jurisprudentiae Universalis Libri Duo (1660, Jurisprudentzia unibertsalaren printzipioei buruzko bi liburuak) obraren arrakasta ikusirik, Heidelbergeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten urtebete geroago. Severinus de Monzambano ezizenaz, De Statu Imperii Germanici (1667, Germaniar Inperioaren egoera) obra kaleratu zuen, eta kritika zorrotza egin zion obra horretan garaiko Germaniari. Suediako Lundeko Unibertsitatean Zuzenbide Naturaleko katedra eskuratu zuen 1670ean, eta han argitaratu zuen bere obrarik handiena, De Jure Naturae et Gentium (1672) izenburupean. Obra horretan, zuzenbidea hitzarmen sozialean oinarritu zuen eta bakea berezko egoera dela baieztatu zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel von Pufendorf |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.