Saxoniako Hauteslerria
Saxoniako Hauteslerria (alemanez: Kurfürstentum Sachsen, Kursachsen), 1356–1806 bitartean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua izan zen.
Saxoniako Hauteslerria Kurfürstentum Sachsen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1356 – 1806 | |||||||
Monarkia feudala | |||||||
| |||||||
Saxoniako hauteslerria Germaniako Erromatar Inperio Santuan, 1648ko Westfaliako bakearen ondoan | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Wittenberg (1356–1547) Meissen (1423–64) | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera, Urrezko Buldaren bidez | 1356ko urtarrilak 10 | ||||||
Erresuma bilakatu zen | 1806ko abenduak 20 | ||||||
|
Historia
aldatu1296an Saxoniako Dukerria desegin zen, Lauenburg eta Wittenbergeko etxeak betiko bereizi zirelarik. 1356an Karlos IV.a enperadoreak hautesle izateko eskubidea eman zion Wittenbergeko etxeari.
1422an ondorengorik gabe geratu zen Wittenbergeko etxea eta Frederiko I.a Wettingoaren eskuetara igaro zen dukerria. Saxonia izena Wettin etxearen lurraldeetara igaro zen (Leipzig-Osterland, Lusazia, Turingia). 1485ean, bi lerrotan banatu zen Wettin etxea: Albertarrak (ekialdeko lurrak) eta Ernestoarrak (mendebaldeko lurrak).
XVI. mendean Albertarrek eskuratu zuten hautesle titulua eta, Erreforma protestantearekin bat egin ondoren, lurrak kendu zizkieten Ernestotarrei Turingian eta Wittenbergen. Leipzig egin zuten hiriburu. Joan Jurgi I.a Saxonia-Eisenachekoak gidatu zituen alemaniar protestanteak Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648).
Ordutik aurrera, ordea, Brandenburg-Prusiako etxea hasi zen Alemanian nagusitzen, eta Polonian jarri zituen begiak Saxoniako etxeak. 1697an Poloniako errege egin zuten Frederiko Augusto I.a, eta etxe haren esku egon zen erreinua 1768 arte. 1806an konkistan hartu zuen Saxonia Napoleonek; Jenako guduaren ostean, Frederiko Augusto III.ak bakea sinatu zuen Napoleonekin eta honek, ordainetan, Saxoniako errege izendatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/07/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.