Lundeko Unibertsitatea

Lundeko unibertsitatea (suedieraz: Lunds universitet) Suediako eta Europa iparraldeko unibertsitate handiena, zaharrena eta garrantzitsuena da, 1666 urtean sortutakoa baina jatorria 1425eko eskola frantziskotar batean duena. Lund hirian dago.

Lundeko Unibertsitatea
Ad utrumque paratus eta Beredd till bådadera
Datuak
Motaunibertsitatea eta Swedish government agency (en) Itzuli
HerrialdeaSuedia
Jarduera
KidetzaORCID, European University Association (en) Itzuli, Lliga d'Universitats d'Investigació Europees, Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli eta European Open Science Cloud Association (en) Itzuli
Honen parteELIXIR Sweden (en) Itzuli eta Q124654793 Itzuli
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzasuediera
Ikasle-kopurua40.000 (2017)
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formastate entity (en) Itzuli
JabeaMinistry of Education and Research (en) Itzuli
Historia
Sorrera1666ko abenduaren 19a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: lunduniversity Twitter: lundsuni Instagram: lundsuniversitet LinkedIn: lunduniversity Youtube: UCIzc0kTQRpk7z1CmPnAJzpw Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Lundeko katedralaren ondoan frantziskotarrek eskola bat sortu zuten 1425ean eta hor du jatorria Lundeko Unibertsitateak. 1658an Roskildeko Itunak Eskania guztia Suediaren esku utzi zuen eta hauek Lundeko Unibertsitatea sortu zuten 1666an, aurretik eskola zegoen eraikinean. Academia Carolina izena izan zuen XIX mendera arte Karlos X.a Gustavo Suediakoa izan baitzen sortu zuena. 1716 eta 1718 artean erregea Lunden bizi izan zen gerrak kudeatzeko Stockholm baina toki estrategikoagoa baitzen, eta urte horietan Lund Suediako hiriburu bihurtu zenez unibertsitateak ere bultzada handia izan zuen.

Lunden ikasten egon zen lehen emakumea Hildegard Björck izan zen, 1880ko udaberrian. Aurrez Uppsalako Unibertsitatean aritu zen bera.

Gaur egun 42.000 ikasle ditu

Eraikinak aldatu

Unibertsitateak hainbat eraikin hartzen ditu Lunden:

  • Eraikin nagusia: 1882an eraiki zuen Oskar II.a Suediakoak.
  • Kungshuset: XVI mendeko eraikina, apezpikuaren egoitza bihurtu zena. Liburutegi zaharra da eta behatokia ere badu.
  • Museo historikoa
  • Elkarte akademikoaren egoitza: 1830an sortu zuen Carl Adolph Agardh-ek.
  • Liburutegia: 1666an eraiki zen unibertsitatearekin batera. 1907an eraikin berri bat egin zuten, eraikin nagusi bihurtu dena.

Malmön eta Helsingborgen ere baditu kanpus sateliteak.

Fakultateak aldatu

  • Teologia
  • Injeniaritza
  • Arte Ederrak eta Antzerkia
  • Legea
  • Medikuntza
  • Zientziak
  • Gizarte Zientziak
  • Ekonomia

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu