Ireki menu nagusia

Salvador Giner i de San Julián (Bartzelona, 1934ko otsailaren 10a) katalan soziologoa da, eta 2005etik Institut d'Estudis Catalanseko presidentea.

Salvador Giner
Salvador Giner 2046.jpg
22. president of the Institut d'Estudis Catalans Itzuli

2005-02-15 - 2013-09-01
Josep Laporte i Salas Itzuli - Joandomènec Ros
Q62268805 Itzuli

2002 - 2005
Josep Carreras i Barnés Itzuli - Antoni Riera i Melis Itzuli, Salvador Alegret i Sanromà Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1934ko otsailaren  10a (85 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak soziologoa, unibertsitateko irakaslea, legelaria eta idazlea
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
University of Lancaster Itzuli
University of Reading Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Q29790235 Itzuli
Academia Europaea Itzuli

1995. urtean Kataluniako Generalitateak Creu de Sant Jordi saria eman zion, eta 2006. urtean, CISek Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala.

BiografiaAldatu

Sorterrian hasi zen ikasketak egiten. Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Soziologiako doktoregoa Chicagokoan. Europan, Estatu Batuetan eta Karibe inguruan osatu zituen bere ikasketak. Harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen urte askoan, irakasle eta ikertzaile gisa, harik eta 1986. urtean sorterrira itzuli eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedra eskuratu zuen arte. Ordutik unibertsitate horretako irakaslea da, ekonomiako fakultatean.

Bere eragina SoziologianAldatu

Ginerren lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira teoria soziologikoari, pentsamendu sozialaren historiari eta gizarte industrial garaikidearen analisiari buruz egin dituen ekarpenak. Soziologian nagusitzen den teoria aniztasunaren aurrean, Ginerrek egitura sorra deritzenen kontzeptua proposatzen eta lantzen du; egitura horiei esker garai eta leku desberdinetan sorturiko teoriak eta ideiak multzoka daitezke, eta aukera ematen dute gizarte-zientzietan hainbeste arazo sortu ohi dituen paradigma aniztasuna gainditzeko.

LanakAldatu

Ginerren liburuen artean aipagarriak dira Historia del pensamiento social (1967, 1982an berrantolatua, Gizarte-pentsamenduaren historia), Sociología (1968, Soziologia), El progreso de la conciencia sociológica (1971, Kontzientzia soziologikoaren bilakaera), Sociedad masa (1976, Masa-gizartea), Europa contemporánea: estructuras sociales y pautas culturales (1978, Europa garaikidea: gizarte-egiturak eta joera kulturalak) eta La estructura social de Cataluña (1980, 1984an osatua, Kataluniako egitura soziala).

Obra hautatuaAldatu

  • Historia del pensamiento social (1967).
  • El progreso de la conciencia sociológica (1971).
  • Sociedad masa (1976).
  • Europa contemporánea: estructuras sociales y pautas culturales (1978).
  • La estructura social de Cataluña (1980.
  • Historia del pensamiento social (1967).
  • El progreso de la conciencia sociológica (1974).
  • La sociedad corporativa (1979).
  • El destino de la libertad (Espasa Saiakera saria 1987)
  • Las razones del republicanismo (1998).
  • Ciudadanía, desigualdad social y Estado de Bienestar (2003)
  • Mass Society (Sociedad Masa) (1976).
  • Comunió, domini, innovació (1985).
  • Ensayos civiles y Carta sobre la democracia (1934).
  • El sagrat i el profà (1996).
  • Teoría de sociología clásica.

ErreferentziakAldatu