Saluen[1] (birmanieraz: သံလွင်မြစ်Thanlwin, θàɴlwɪ̀ɴ mjɪʔ ahoskatua; mon hizkuntzaz: သာန်လာန်, san lon ahoskatua; tibeteraz: རྒྱལ་མོ་རྔུལ་ཆུ།; txinera tradizionalez: 怒江; pinyinez: Nù Jiāng; Shan: Nam Kong (Kong ibaia); thailandieraz: แม่น้ำสาละวิน, mɛ̂ː náːm sǎːla.win ahoskatua) Hego-ekialdeko Asiako 2.815 km ibaia da. Bere iturria Tibeten dago, hortik Txinako Yunnanera doa, non Nujiang (怒江) izena duen. Txina utzita, Myanmar eta Thailandia zeharkatzen ditu, azkenean Andaman itsasoan Mawlamyaingetik gertu itsasoratzeko.

Saluen
Chine 208.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.815 km
Geografia
Koordenatuak 31° 50′ 42″ N, 91° 32′ 05″ E / 31.845°N,91.5347°E / 31.845; 91.5347Koordenatuak: 31° 50′ 42″ N, 91° 32′ 05″ E / 31.845°N,91.5347°E / 31.845; 91.5347
Herrialdea Txinako Herri Errepublika, Thailandia eta Myanmar
Lurraldea Tibeteko eskualde autonomoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 325.000 km²
Arro hidrografikoa Q46512510 Itzuli
Ur-emaria 4.876 m³/s
Bokalea Andaman itsasoa

Eskualdeak 7.000 landare mota eta 80 galtzeko bidean dauden animaliak dituelako, UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen 2003an.

Nu herriak (txineraz: 怒族), ofizialki Txinako gobernuak izendatutako talde etnikoa, ibai honetatik hartzen dute bere izena.

IbaiadarrakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-05-25.

Kanpo estekakAldatu