Salò o le 120 giornate di Sodoma
Salò o le 120 giornate di Sodoma 1975eko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Sadeko Markesak idatzitako Sodomako 120 Egunak liburuan oinarritua dago. Paolo Bonacelli, Giorgio Cataldi, Umberto Paolo Quintavalle, Aldo Valletti, Caterina Boratto, Elsa De Giorgi, Hélène Surgère, Sonia Saviange eta Inès Pellegrini aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Salò o le 120 giornate di Sodoma |
Jatorrizko hizkuntza | italiera alemana frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, art film (en) ![]() |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The 120 Days of Sodom (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pier Paolo Pasolini |
Gidoigilea(k) | Pier Paolo Pasolini Sergio Citti Pupi Avati (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alberto Grimaldi |
Edizioa | Nino Baragli |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dante Ferretti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Argazki-zuzendaria | Tonino Delli Colli |
Jantzi-diseinatzailea | Danilo Donati |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia |
Argumentu nagusia | suizidioa, prostituzioa, Bigarren Mundu Gerra eta intzestua |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Heriotzaren Trilogia izena jasoko zuen hiru film saileko lehena izatea aurreikusia zegoen, alegia, aurretik Pasolinik burututako Bizitzaren Trilogia (Il Decameron, I racconti di Canterbury eta Il fiore delle Mille e una notte) zeritzonaren jarraipena, baina Pasoliniren erailketak proiektua bertan behera gelditzea suposatu zuen.
Filma botereak gizakiekin burututako gehiegikeriak nahiz faxismoaren aurkako salaketa argi eta garbia da. Italiako Errepublika Soziala hartu zuen filmerako inspirazio-iturri. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.
Argumentua Aldatu
1943, Italia. Etxe batean, faxismoarekin lerrokatuak dauden lau jauntxo lau emagaldu ohiekin, bi sexuetako gazte talde batekin, eta preso hartu dituzten partisano eta partisanoen seme-alabekin bilduko dira. Etxean inor ez dago jaunek ezarritako joko arauetatik kanpo: transgresio oro heriotzarekin zigortua dago. Gainera, jaunek edonoren bizitzarekin nahi eta desio duten guztia egiteko baimena dute.
Aktoreak Aldatu
- Paolo Bonacelli: Dukea
- Giorgio Cataldi: Artzapezpikua
- Umberto P. Quintavalle: Magistratua
- Aldo Valletti: Presidentea
- Caterina Boratto: Castelli andrea
- Elsa De Giorgi: Maggi andrea
- Hélène Surgère: Vaccari andrea
- Sonia Saviange: Pianojolea
- Ezio Manni: Kolaboratzailea
- Inès Pellegrini: Neska esklaboa