Saiya
Saiyak (jatorrizko japonieraz サイヤ人 edo saiyajin) edo Espazioko Gerlariak euskarazko bertsioan, Dragoi Bola manga eta animeko gerlari arraza odolzalea dira. Son Goku eta Vegetaren arraza da, besteak beste. Freezerrek suntsitu aurretik, saiyak Vegeta Planetan bizi ziren eta Freezer berarentzat egiten zuten lan.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Deskribapena eta oinarrizko azalpenak
aldatuSaiyak gizakien antza duen arraza estralurtar bat da, baina indar askoz handiagoa eta tximino buztana dute. Buztan hau behe mailako gerlarien ahulunea da, goi mailako gerlariek entrenamendu bidez gainditzen dutena. Ile eta begi beltzak dituzte, eta ilea ez zaie inoiz aldatzen, hau da, nahiz eta ilea moztu hazi egiten zaie betiko forma hartu arte (animean hau ez da guztiz errespetatzen: Nappak gaztetan ilea zuen, baina Lurrera heltzean ez; Dragoi Bola GTn Vegeta ilea mozten da eta ez zaio hazten.)
Hauen zeregina beste planetak eraso eta konkistatzea zen, gero erosle onenari ondasun eta teknologiaren truke saltzeko. Konkista burutzeko lehenik eta behin planeta aztertzen zuten, defentsarako zuten ahalmena zehaztuz. Honen arabera erabakitzen zen goi ala behe mailako gerlaria bidali. Bertakoen borroka gaitasuna bereziki apala zenean, haurrak ere bidali ohi zituzten; adibidez, Katxalot, behe mailako saiya bezala hartua, Lurrera bidali zuten jaio berritan, ez baitzegoen ahalmen handiko izakirik. Izaki ahaltsuagoak dauden planeten kasuan, saiya talde boteretsuagoak bidaltzen dira, bertako biztanle guztiekin bukatzeko. Orohar gorila erraldoi bilakatzeko ahalmenaz baliatzen ziren erresistentzia handia zen planetetan, halako egoeran ia menperaezinak baitira.
Saiyak izaki oso harroak dira, indarrean bakarrik sinesten dute eta unibertsoko beste edozein arrazaren gainetik egotea da beraien helburua. Beste inork ez duen ahalmena dute: borrokatzen duten bakoitzean, beraien indarrak gora egiten du. Ez dute inolako sentimendurik erakusten besteengana. Odol hotzekoak eta bihozgabeak, saiyak arraza boteretsua eta arriskutsua dira.
Izenaren jatorria
aldatuJaponierazko Saiyajin (サイヤ人 ?) hitza, bere -jin atzizkiak erakusten duenez, jentilizioa da. Beraz, hitzaren esanahia Saiyako biztanlea, Saiyatarra edo, zentzu orokorragoan, pertsona Saiya da. Saiya beraren esanahiari dagokionez, japonierazko hitz joko bat da. Yasai (jatorrizko japonieraz 野菜 edo barazkia ?) hitzaren silabak ordenaz aldatuz saiya bihurtzen da. Hau argi eta garbi ikusten da arraza garbiko saiyen izenei begiratuta: barazki ezberdinen ingelesezko izenen japonierazko ahoskeraren aldaerak dira.
Izena | Izena japonieraz ? | Barazkia | Barazkia ingelesez | Barazkia japonieraz (*) |
---|---|---|---|---|
Vegeta | ベジータ edo Bejīta | Barazkia | Vegetable | ベジタブル edo Begitaburu |
Katxalot | カカロット edo Kakarotto | Azenarioa | Carrot | キャロット edo Kyaroto |
Raditz | ラディッツ edo Radittsu | Errefaua | Raddish | ラディッシュ edo Radisshu |
Nappa | ナッパ edo Nappa | Aza txinatarra | Chinese cabbage | 菜っ葉 edo Nappa |
Bardock | バーダック edo Bādakku | Lapa-belarra | Burdock | バードック |
Toma | トーマ edo Tōma | Tomatea | Tomato | トマト edo Tomato |
Selypar | セリパ edo Seripa | Perrexila | Parsley | パセリ edo Paseri |
Toteppo | トテッポ edo Toteppo | Patata | Potato | ポテト edo Potato |
Panpukin | パンブーキン edo Panbūkin | Kalabaza | Pumpkin | パンプキン edo Panpukin |
Paragus | パラガス edo Paragasu | Zainzuria | Asparagus | アスパラガス edo Asuparagasu |
Broly | ブロリー edo Burorī | Brokolia | Broccolly | ブロッコリー |
Turles | ターレス edo Tāresu | Letxuga | Lettuce | レタス edo Letasu |
Table | ターブル edo Tāburu | Barazkia | Vegetable | ベジタブル edo Begitaburu |
Onio | オニオ | Tipula | Onion | オニオン |
- (*) Oharra: berez ingelesezko barazkiaren izena da japonierazko ahoskera mugatuan.
Gorila erraldoi
aldatuSaiyek berezkoa duten eraldaketa bat da. Hau gertuko izar baten argia islatzen duen argizagi bati zuzenean begiratzena gertatzen da (Lurrean Ilargi betea bezala). Hala ere ez du edozein argizagik balio, honek Blutz izpiak deritzonak igorri behar ditu, izpi hauen Zenit uhin maila jakin bat dute eta begietatik sartzean eraldaketa eragiten dute. Eraldaketa hau gauzatzeko beharrezkoa da ere gerlariak isatsa galdu ez izana. Eraldatzean gorila erraldoi baten itxura hartzen dute (King Kong bezala, baina buztanarekin).
Super Saiya
aldatuEgoera honetan gerlariak lehen aldaketa bortitza jasaten du. Bere indarra nabarmen hazten da, ilea hori kolorekoa eta tente jartzen da eta begiek berde kolore argi bat hartzen dute. Saiyen harrotasuna ere hazi egiten da egoera honetan. Eraldatu ahal izateko sumindura eraso handi bat behar da.
Pertsonaia saiyak
aldatuFamilia zuhaitz honetan azaltzen dira mangan agertutako arraza saiyako pertsonaiak eta elkarren artean dituzten loturak.
Vegeta erregea1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bardock1 | Vegeta | Bulma2 | Tarble | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
<== Menpekoak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Chichi2 | Son Goku | Raditz | Nappa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Son Goten3 | Son Gohan3 | Videl2 | Bra3 | Trunks3 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pan4 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Animean soilik agertutakoak
aldatuDragoi Bola animean mangan agertzen ez diren beste zenbait saiya ere agertzen dira:
- Toma, Selypar, Toteppo eta Panpukin: Bardocken taldekideak dira eta Gokuren aita filmean agertzen dira Freezerren aginduak betez.
- Paragus: Brolyren aita.
- Broly: kondairako super saiya, Suaren borroka filmean egin zuen bere agerraldia.
- Turles: Super gatazka munduan filmeko etsai nagusia.
- Son Goku Jr.: Panen iloba eta Son Gokuren berdin-berdina, Dragoi Bola GTko azken atalean agertzen da.
- Vegeta Jr.: Vegetaren zuzeneko ondorengoa, Dragoi Bola GTko azken atalean agertzen da.
- Tarble: Vegetaren anaia txikia, bere planetatik joan zen borroka gustoko ez zuelako. Ey! Son Goku eta bere lagunen itzulera!! OVAn agertzen da.