Gokuren aita
Gokuren aita (japonieraz: ドラゴンボールZ たったひとりの最終決戦~フリーザに挑んだZ戦士 孫悟空の父~ Tatta Hitori no Saishū Kessen ~Furīza ni Idonda Zetto Senshi Son Gokū no Chichi~ ) Dragoi Bola Z anime eta mangan oinarrituriko atal berezia da. 1990eko Urriaren 17an estreinatu zen. Atala euskaratua izan da. Telebistarako atal berezi hau Dragoi Bola Zren 63. eta 64. atalen artean eman zen. Gazteleraz El último combate (azken borroka) izenburua hartu zuen eta frantsesez Baddack contre Freezer (Bardock Freezerren kontra).
Gokuren aita | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | ドラゴンボールZ たったひとりの最終決戦〜フリーザに挑んだZ戦士 孫悟空の父〜 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Atalak | 1 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma |
Hizkuntza | japoniera |
Iraupena | 47 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mitsuo Hashimoto |
Gidoigilea(k) | Akira Toriyama Katsuyuki Sumisawa (en) Takao Koyama |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Fuji Television |
Sinopsia
aldatuFreezer-en aginduetara dauden Vegeta Planetako saiyak gogor aritu dira azkenaldian, haien arteak, Bardock, gerlari indartsu eta adoretsu bat, bere eskuadroiaren liderra, eta gainera, Son Goku-ren aita (jaiotzean Kakarotto izena zuen). Istorioa Bardock eta bere kideak Kanassa planeta konkistatzen ari diren bitartean hasten da, planetako biztanleria osoa suntsitu ostean, oraindik bizirik dagoen azken estralurtarra Bardock buruaren atzekaldean jotzen dio, eta aldi berean kolpe horrek etorkizuna ikusteko ahalmena eman diola esaten dio, bertan, bere Vegeta planeta suntsitzen baita. Kolpearen ondorioz konortea galtzen du eta bere lagunak makina sendatzailera eramatea erabakitzen dute.
Bestaldetik, Freezer, Zarboneta Dodoria-ren eraginagatik, bere etorkizunaren beldur izaten hasten da, saiyen indar handia ikusita eta planetak konkistatzeko duten azkartasunagatik, noizbait guztiak batu eta bere aurka ekingo baliote, menperatua izango bailitzateke. Haien artean Vegeta printze gaztea dago, non nahiz eta oraindik oso txikia izan, gaitasun ikaragarriak garatu ditu, eta suposatuz bere indarra gora egingo duela, Freezer-i planeta bat konkistatzeko agindua eskatzen dio, Nappa-rekin, bere lagun banaezinarekin, hara joanez.
Bitartean Bardock bere zauriak sendatzea lortu eta bere lagunen bila doa, Freezer-en aginduz Meat planetara bidaliak izan baitira. Konortea berreskuratzen zegoen bitartean, lehenengo premonizioak dauzka, baina ez bakarrik hildako estralurtarrak kontaturiko Vegeta planetaren suntsipenari buruz, baizik eta Goku-ren hazierari buruzkoa ere, nola pixkanaka-pixkanaka gerlari indartsu batean bilakatzen den, eta batez ere bere ezberdintasun handia beste saiyekin konparatuz gero. Korrika bere lagunen bila doan bitartean, Goku aurkitzen du sehaskan negar eginez. Hala ere, hasieratik Bardock ez du interes handirik erakutsi bere semearengan, maila baxuko gerlari baten semea delako.
Behin Meat planetan, Bardock-en kideen zortea guztiz aldatzen da Freezer-en amarru batean jausten direnean, danak hilak izanik. Hau ulertu barik, Bardock guztiak hilik aurkiturik, Freezer-en jarraitzaileen kontra borrokatzen da, baina premonizioak berriz ere datozkio, arreta galduz eta zauritua izanez. Dodoria, tranpako taldearen buruzagia zena, hilda dagoenaren ustez, Freezer-en espazio-ontzira itzultzeko bidea hartzen du, bere eginkizuna bete duelakoan. Baina Bardock bizirik irten eta ia indar barik Vegeta planetara bueltatzen da, bere kapsulan espazioan zehar bidaiatzen ari delarik, Goku-ren kapsularekin egiten du topo, azken honek dagoeneko Lurrerako bidaia hartu baitu, egunen batean, planeta hori konkista dezan.
Ia energiarik gabeko Bardock, larriki zauritua eta premonizioak datozkiolarik, Vegeta planetaren suntsiketa nor eta Freezer izango dela aurreikusten du. Jarraian, beste saiya guztiei abisua ematen saiatzen da, baina inork ez du bere istorioa sinesten. Suntsiketa prozesua dagoeneko hasi da, eta bera bakar-bakarrik dagoela ikusten du. Nahiz eta ahuldua egon, Freezer-engana ailegatzen saiatzen da, bera eta bere semearen patua aldatzeko helburuarekin. Tamalez ez da gai Freezer-en aurka lehiatzeko, eta azken honek planeta eta Bardock bera ere Death Ball batekin suntsitzen ditu biak. Hala ere, hiltzear dagoelarik, azken premonizioa dauka: bere semea, Son Goku, Freezer-en aurka. Honi esker irribarre batekin hiltzen da. Planeta guztiz txikitua izan ondoren, Bardock-en ahotsa entzuten da, bere semeari azken agindua Saiya guztien heriotza mendeka ditzan izanez.
Bitartean, Nappa Vegeta gazteari bere jaiotze-planetaren suntsipenari buruzko informazioa ematen dio. Vegeta, nola ez, bere harrotasun osoarekin, bost axola diola esaten du, inongo erreakziorik agerian utzi gabe. Momentu harten ikusgarri da, bera bakarrik planetako izaki guztiak hil dituela.
Amaieran, Goku-ren espazio-ontzia Lurrera ailegatzen ikusten du, krater handia sortuz lurrean. Ondoren, Goku-ren negarrei esker, Son Gohan izeneko agure bat lekura hurbiltzen da, Goku bakarrik eta babesgabe ikusirik, adoptatzea erabakitzen du, Goku izena emanez, horrela, bere istorioari hasiera ematen zaio.
Pertsonaiak
aldatuFilmaren pertsonai esklusiboak
aldatuTooro
aldatuTooro (jatorrizko japonieraz トオロ ) Kanassa planetako estralurtarra, bere arrazatik bizirik iraun zuen bakarra Bardock-ek hil baino lehen. Bere arrara etorkizuna ikusteko ahalmena du eta ahalmen hau hil baino lehen Bardock-eri iragaten dio. Bere izena japonierazko Toro トロ hitzaren deformazioa da, sushia egiteko erabiltzen den atuna esanahi du.
Musika
aldatuIrekitze abestia (opening)
- Cha-La Head-Cha-La Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Erdiko abestia
- "Solid State Scouter" (jatorrizko japonieraz ソリッドステート・スカウター Soriddo Sutēto Sukautā) TOKIOk konposaturikoa
Izte abestia (ending)
- "Hikari no Tabi" (jatorrizko japonieraz 光の旅 ) Hironobu Kageyama & KŪKO (Waffle)k konposaturikoa