Jatorria japonieran duten hitzak, ahoskera eta idazkera parentesi artean jartzen dira, adibidez:

Tokio (jatorrizko japonieraz 東京都 edo Tōkyō-to ?)

Tokio euskarazko idazkera da, 東京都 japonierazko idazkera, y Tōkyō-to japonierazko ahoskeraren gida bat da edo erromanizazioa.


Japonierazko ortografia aldatu

Japonierazko testu bat kanji ideogramen eta kana bi silabategi arteko nahasketa da. Kanji asko Txinan dure jatorria eta orohar ideiak adierazten dute. 東京都 (Tōkyō-to) literalki hurrengoa esan nahi du: ekialde (東) + hiriburu (京) + metropoli (都), hots, ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana eta katakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorritakoak dira, eta soinuak adierazteko erabiltzen dira. する (suru, egin esan nahi du) = す (su) + る (ru). Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetan hiragana erabiltzen den bitartean, atzerriko hitzetan (mailegu linguistikoak) katakana erabiltzen da (japonierazko hitzen %11 atzerrian dute jatorria).

Japonierazko ahoskera aldatu

Wikipedian japonierazko ahoskera hizki erromatarrekin adierazteko Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen da. Hepburn-en oinarrizko arau batzuk zehatz mehatz jarraituz japonierazko hitzak ahoska daitezke.

Bokalak aldatu

 
  • Orohar a, e, i eta o bokalak euskaraz bezala ahoskatzen dira.
  • u bokala euskarazkoaren antzekoa da, baina ezpainak biribildu bage.
  • Japonierazko bokalak luzeak edo motzak izan daitezke. Bokal luzeen iraupena bokal motzen bikoitza da eta makroi batekin adierazten da Hepburn erromanizazioa erabiltzean.
    • Orohar o eta u luzeen soinuak makroiak erabiliz idazten dira, ō eta ū, bai hiraganan, bai kanjin (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanan (chōon ー). Adibideak:
      1. ゆき, yuki (elurra); ゆき, yūki (adore?)
      2. とる, toru (hartu); とる, tōru (pasatu)
      3. ここ, koko (hemen); こ, kōkō (batxilergo)
      4. ト, nōto (kuaderno)
      5. パー, sū (supermerkatu)
    • Normalean e eta i luzeen soinuak ee, ei eta ii bezala idazten dira (hiraganan eta kanjin idatzitako terminoetan) edo ē eta ī bezala (katakanan idatzitako terminoetan). Ei kasua, e soinu luzea da. Adibideak:
      1. え, e (marrazki); え, ee (bai)
      2. へや, heya (gela); へや, heiya (lautada)
      3. おじさん, ojisan (osaba); おじさん, ojiisan (aitona)
      4. プ, tēpu (zinta)
      5. タクシ, takushī (taxi)
    • Normalean a luzearen soinua aa bezala idazten da (hiraganan eta kanjin idatzitako terminoetan) edo ā bezala (katakanan idatzitako terminoetan). Adibideak:
      1. おばさん, obasan (izeba); おばさん, obaasan (amona)
      2. ド, kādo (txartela)

n mora aldatu

  • n (ん) bat kontsonante baten aurrean badago mora bat bezala hartzen da. Adibidez: えぴつ, enpitsu (arkatz).
  • n mora bat eta ondoren bokal bat edo y bat badago n' bezala idazten da; komatxoak (') ahoskeran etenalditxo bat adieraten du. Adibideak:
  1. い, tan'i (unitate?); たに, tani (ibar)
  2. よみ, kun'yomi
  • n morak hainbat forma fonetiko ditu:
    • n mora bat k edo g baten aurrean [ŋ] bezala ahoskatzen da.
    • n mora bat m, b o p baten aurrean [m] bezala ahoskatzen da. Jatorrizko Hepburn bertsioan m bezala idazten da, baina berrikusitakoan n bezala idazten da. Adibidea: せんぱい, sempai (jatorrizko Hepburn); senpai (berrikusitako Hepburn).
    • Beste kasuetan [n] bezala ahoskatzen da.

Kontsonanteak aldatu

  • b, ch, d, k, m, n (mora denean izan ezik), p, s (sh izan ezink), t eta y kontsonanteen ahoskera gaztelaniazkoen antzekoa da.
  • f leunago ahoskatzen da, bereziki fu (ふ) silabarekin, h hasperendun baten antzera.
  • g euskaraz bezala ahoskatzen da.
  • h ingelesezko hot hitzan bezala ahoskatzen da, baina leunago.
  • j ingelesezko jar hitzan bezala ahoskatzen da.
  • r haritz edo Araba hitzetan bezala ahoskatzen da, inoiz ez aitorpen hitzan bezala.
  • sh ingelesezko shot hitzan bezala ahoskatzen da.
  • z zero hitzan bezala ahoskatzen da.
  • tsu (つ) fonema euskaraz bezala ahoskatzen da.