Doragon Bōru Ossu! Kaette Kita Son Gokū to Nakama-tachi!!

Ey! Son Goku eta bere lagunen itzulera!!» orritik birbideratua)

Dragoi Bola: Ey! Son Goku eta bere lagunen itzulera!! (japonieraz: ドラゴンボール オッス!帰ってきた孫悟空と仲間たち!! Doragon Bōru Ossu! Kaette Kita Son Gokū to Nakama-tachi!!?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko azken atal berezia da, Dragoi Bola Z denboran kokatzen dena. Ez da euskaratua izan, izena japonierazko bertsiotik itzulia izan da. 2008ko Irailean Jump Super Anime Touran estreinaturiko OVA da.

Doragon Bōru Ossu! Kaette Kita Son Gokū to Nakama-tachi!!
Jatorria
Argitaratze-data2008
Izenburuaドラゴンボール オッス!帰ってきた孫悟空と仲間たち!!
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma
Iraupena35 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Yoshihiro Ueda (en) Itzuli
[[Kategoria:Yoshihiro Ueda (en) Itzuli zuzendutako film laburrak]]
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Akira Toriyama

Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako film laburrak]]
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
IMDB: tt1317478 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Dragoi Bola Z seriearen ostean kokatzen da, Boo Ahaltsuaren garaipenaren bi urte igaro ondoren, Satan Jauna bere luxuzko hotelaren irekitzea prestatzen ari da. Errudun sentituz, munduko biztanleek pentsatzen dutelako bera izan zela Lurra Boo Ahaltsuaren mehatxutik salbatu zuena, Z gerlariak eta bere familiakideak bazkaltzera gonbidatzen ditu.

Videl Gohan-ekin hitz egiten du bere familia jakin dezan gonbidatuak daudela. Hasieran, Goku ez dirudi oso pozik hotel baten zabalpenera joateko ideiarekin, baina gaizki ez gelditzeagatik, Gohan Satan Jauna berarentzat bazkari berez-berezi bat prestatua duela dio, segituan Goku bere baizkoa ematen du.

Ondoren danak batu eta bazkariari hasiera ematen diote, baina handik gutxira bi espazio-ontzi hiriaren alboan lur hartzen dute, barruko tripulatzaileak jaira doazelarik. Bat Vegeta-ren anaia txikia da, Tarble, txikia zenean beste planeta batetara bidalia izan zena Vegeta planetaren suntsipena baino lehenago ahulegia izateagatik, eta Gure, bere emaztea. Tarble bere anaiaren bila dator Abo eta Cado-ren atzaparretatik libratzen laguntzeko, iraganean Freezer-en soldaduak baitziren (Ginyu indar berezien parean egonik), eta bere planetan hondamendia sortzen ari dira.

Abo eta Cado datozenean, Z gerlariek zozketa moduko bat egiten dute, Goku-ren etxeko ortuko naboak ateratzen, ea arerio berri hauen aurka nor lehiatuko den jakiteko. Trunks irabazi eta borroka landara doa, baina bidegabea izan daitekeela pentsatuz, Goku Goten ere bidaltzen du Trunks-ekin batera borroka dezan. Borroka nahiko berdindua dirudi, baina orduan Abo eta Cado hirukoiztu eta abantaila hartzen dute. Gohan Goten eta Trunks laguntzen die borrokan gidaraziz benetako Abo eta Cado jo ditzaten, haiek garaituz. Orduan, dana amaierara heldu dela dirudienean, Abo eta Cado fusionatu egiten dira indar gehiago lortzeko, Abocado-n bihurtuz.

Abocado Goten eta Trunks errazki menperatzen ditu, orduan borroka berdintzeko Goten eta Trunks ere bateratzen dira. Gotrunks Abocado garaitzen du eta Super Saiya bihurtuz guztiz suntsitzen du. Ondoren arriskua amaitu dela pentsatzen dutenean (Gotrunks, Satan Txiki, Goku eta Vegeta ezik), Abocado berriz ere altxatu eta bere "uhin super suntsitzailea"rekin erasotzen die, Satan Txiki Makkankosappo baten bidez laguntzen duelarik. Guztiz suminduta, Abocado hotela txikitzen du bere Super Wahaha no Ha-ren bidez, Gotrunks eta beste gerlariek Tarble eta beste ikusleak babesten dituzten bitartean. Azkenik Goku eta Vegeta borroka gehitzen dira, baina Goku Vegeta engainatzen du beste leku batera begiratzeko esanez eta Abocado-ren kolpeari aurre egiten dio Kame Hame Ha baten bidez super saiya egoeran, segituan menperatuz. Borroka bukatua egonik, Satan Jauna guztiak gonbidatzen ditu hotelean geratzera, non oraindik bazkaria handia dago. Abo eta Cado borrokatzeari uko egiten diote eta jaira batzen dira.

Pertsonaiak aldatu

Filmaren pertsonai esklusiboak aldatu

Tarble aldatu

Tarble (jatorrizko japonieraz ターブル, Tāburu) Vegeta-ren anai txikia da, ahula izateagatik beste planeta batetara bidalia izan zena txikia zenean Vegeta planeta eztanda egin baino lehen. Bihotz honekoa, nahiko baxua, isatsarekin eta Scouter batekin. Hortaz gain, Gure izeneko emaztea du. Bere anaia Vegeta ezagutzera eta bereziki Abo eta Cado etsaietatik ihesiz dator Lurrera.

Gure aldatu

Gure (jatorrizko japoniera グレ) Tarble-en emaztea da, hura baino askoz txikiagoa da, oso atsegina baina lotsatia eta robot bat dirudi. Zuria da eta arrosa kolore metalikoko jantzia darama.

Abo aldatu

Abo (jatorrizko japoniera アボ ) Cado-ren anaia. Adar bakarra du kopetan, bere azalaren kolorea urdin zeleste argikoa da eta Freezer bere 1. eraldaketan duen indar berdina du. Bere anaiarekin bateratu daiteke Abocado sortuz.

Cado aldatu

Cado (jatorrizko japoniera カド ) Abo-ren anaia. Bi adar ditu kopetan, bere azalaren kolorea gorria da eta Freezer bere 1. eraldaketan duen indar berdina du. Bere anaiarekin bateratu daiteke Abocado sortuz.

Aka aldatu

Abo eta Cado-ren bateraketa edo fusioa. Kolore bioletakoa, bien koloreen batura baita (Urdina + Gorria = Bioleta). Bere gorputz osoa arantzaz beterik ditu. Erraldoia da eta haserretzean energiako eraso suntsitzaile bortitzak egiten ditu. Freezer bere azken eraldaketan duen indar berdina du.


Kanpo estekak aldatu