Saitama (prefektura)
Saitama prefektura (japonieraz: 埼玉県 Saitama-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Saitama hiria da.
HistoriaAldatu
Antzina, gaur egungo Saitama prefektura Musashi probintziaren parte izan zen.
Historikoki, nekazaritza-eskualde emankorra izan zen, eta Kantō eskualderako janaria ekoizten zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Tokio azkar hazi zen, eta Saitama aldamenean egonda hau ere azkar hazi zen, eta industrializatu egin zen. 1950ean 2,14 milioi biztanle zituen, eta 2002an 7 milioi.
GeografiaAldatu
Saitama prefektura Kantō eskualdearen erdialdean dago, Tokio eta Chiba (hegoaldean), Ibaraki eta Tochigi (ekialdean), Gunma (iparraldean), Nagano (mendebaldean) eta Yamanashi (hego-mendebaldean) prefekturek inguratua. Lurraldearen mendebaldea menditsua da (Sanpō mendia, 2.483 m; Kōbushi mendia, 2.475 m), eta ekialdea berriz laua, Kantō lautada hain zuzen ere.
Hiriak eta herriakAldatu
HiriakAldatu
- Hiri handienak:
- Saitama (hiriburua, 1.231.880 biztanle)
- Kawaguchi (579.069 bizt.)
- Kawagoe (343.926 bizt.)
- Tokorozawa (342.939 bizt.)
- Koshigaya (325.074 bizt.)
- Sōka (243.111 bizt.)
- Kasukabe (236.106 bizt.)
- Ageo (227.127 bizt.)
- Saitama prefekturako hiri guztiak:
HerriakAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
- Hikawa Jinja santutegia (Saitama)
- John Lennon museoa (Saitama)
- Kawagoe
- Chichibu Tama Kai Parke Nazionala
IruditegiaAldatu
Tokorozawa Shinmei santutegia.