Tokorozawa (japonieraz: 所沢市 Tokorozawa-shi?) Japoniako Honshuko uhartearen ekialdean dagoen Saitama prefeturako hiria da eta 342.939 biztanle ditu (2011).

Tokorozawa
所沢市
所沢市 (Tokorozawa-shi)
Japoniako hiri nabarmena
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Saitama
Izen ofiziala所沢市
Jatorrizko izena所沢市
Geografia
Koordenatuak35°47′58″N 139°28′08″E / 35.7994°N 139.4689°E / 35.7994; 139.4689
Map
Azalera71,99 km²
MugakideakIruma (en) Itzuli, Kawagoe, Sayama (en) Itzuli, Niiza (en) Itzuli, Miyoshi (en) Itzuli, Kiyose, Higashimurayama, Higashiyamato, Musashimurayama eta Mizuho (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria341.289 (2020ko apirilaren 1a)
−1.175 (2020)
Dentsitatea4.733 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1950eko azaroaren 3a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakDecatur, Changzhou eta Anyang (en) Itzuli
http://www.city.tokorozawa.saitama.jp/ www.city.tokorozawa.saitama.jp

Geografia

aldatu

Saitama prefeturako laugarren hiri handiena da eta Saitama hiriburutik gertu, hego-mendebaldean dago. Gaur egun Tokio Handiko lo-hiri handi bat bihurtu da.

Historia

aldatu

Santutegi pare bat baziren Tokorozawan aintzinako garaietan, Tokorozawa Shinmei 110 urtean sagaratua eta Hatogamine Hachiman 921ean altxatua. Kamakura Aroan zehar borroka gogorrak izan ziren bertan 1333ko maiatzean. Borroka hauek Genko gerrari zegozkion, Kamakura shogunerriarekin bukatu zuen gerra. XV mendean Taki-no gaztelua eraiki zen baina 1590an suntsitu egin zuten.

Edo Aroan zetaren ekoizpena bultzatu zen eta Edoren iparraldeko errepideen bidegurutzean egonik herria garatzen hasi zen.

1911ean Japoniako lehen aire basea ezarri zen Tokorozawan. Aire base hau Bigarren Mundu Gerrararte erabili zen eta 1945ean estatu Batuetako armadak eskuratu zuen eta 1971ean itzuli zion japoniari.

Tokorozawa 1950ko azaroaren 3an bihurtu zen hiri.

Kirolak

aldatu

Saitama Seibu Lions beisbol taldea da hiriko kirol talde aipagarriena. Japoniako bigarren palmaresik onena dauka, 13 Japoniako Serie eta Ozeano Bareko 21 liga irabazi baititu. Seibu Dome estadioan jokatzen ditu partidak.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Tokorozawako aire museoa: Kōkūkōen parkean dago, 1911ean ezarri zen aire basean bertan.
  • Tokorozawa Shinmei: santutegia.
  • Hatogamine Hachiman: santutegia.
  • Hachikokuyama parkea: Hiriko parke ezagunena da. Totoro Auzokidea anime film japoniarra bertan inspiratua dago.
  • Seibu Dome: Hiriko baseball estadioa.
  • Tokorozawa Muse: kontzertu-aretoa.
  • Taki-no gazteluaren aztarnak

Jaialdiak

aldatu

Urtero urrian Tokorozawa Matsuri jaialdia ospatzen da. Bi egunetako musika, kultura eta kirol erakusketak egiten dira Kōkūkōen parkean dagoen aire baseko hangar zahar batean.

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu