Yamanashi (prefektura)
Yamanashi prefektura (japonieraz: 山梨県 Yamanashi-ken ) Japoniako Honshū uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Kōfu da.
Yamanashi prefektura 山梨県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Yamanashi-ken no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-19 | ||
Hiriburua | Kōfu | ||
governor of Yamanashi Prefecture (en) | Kotaro Nagasaki (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°39′51″N 138°34′06″E / 35.66414°N 138.56842°E | ||
Azalera | 4,465,37 km² | ||
Mugakideak | Nagano, Shizuoka, Kanagawa prefektura, Tokio eta Saitama | ||
Punturik altuena | Kengamine Peak (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 803.963 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 188 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Chūbu | ||
Uhartea | Honshū | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.yamanashi.jp eta pref.yamanashi.jp… |
Geografia
aldatuYamanashi kostalderik gabeko prefektura da. Prefektura mugakide hauek ditu: Tokio, Kanagawa, Saitama, Shizuoka, eta Nagano. Hegoaldeko mugan, Fuji mendia dago. Mendiek ez diote sartzen uzten aire hezeari; horregatik, Yamanashi Japoniako prezipitazio-mailarik txikieneko prefektura da (1.100 mm urtean). Japoniako bigarren mendi garaiena den Kita-dake ere bertan dago.
Lurralde emnditsu hauek babesteko hiru parke nazional ezarri dira; Fuji-Hakone-Izu, Chichibu Tama Kai eta Minami Alpeetakoa.
Ekonomia
aldatuKōfu hiriburuan eta inguruetan industria da nagusi; bitxigintza eta robotika-sektorea dira garrantzitsuenak. Gainerakoan, nekazaritzak garrantzi handia du, batez ere mahasgintza (ardogintzarako) eta frutagintza (haranak eta mertxikak). Horretaz gainera, ur mineral asko ekoizten da, batez ere Japoniako Hegoaldeko Alpeetan, Fiji mendiaren inguruetan eta Mitsutōge-ren inguruetan.
Historia
aldatuMeiji berrezarkuntza baino lehen, Yamanashi prefektura Kai probintzia izan zen. Sengoku Aroan, Takeda Shingen daimyō (jaun feudalaren) mende egon zen. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Meiji enperadorearen aroan, industrializazioa iritsi zen eskualdera, eta ehungintza eta ardogintza garatu ziren. Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, Kōfu gogor bonbardatu zuten Estatu Batuek.
Banaketa administratiboa
aldatuHiriak
aldatuJaponiako beste prefekturekin konparatuta hiri txikiak ditu Yamanashik. Kōfu hiriburuaz aparte ez da 100.000 biztanletara iristen den hiririk.
- Hiri handienak:
- Kōfu (hiriburua, 199.374 biztanle)
- Kai (74.077 bizt.)
- Minami-Alps (72.295 bizt.)
- Fuefuki (71.184 bizt.)
- Fujiyoshida (51.879 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- Fuji mendia, UNESCOk 2013an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Fujisan, toki sakratua eta argialdi artistikoaren iturria
- Kita mendia
- Fujiko bost aintzirak
- Senga ur-jauzia
- Parke Nazionalak:
- Kuon-ji tenplua
- Seihaku-ji tenplua
- Takeda santutegia
Iruditegia
aldatu-
Fuji mendia (3.776m).
-
Kita mendia (3.193m).
-
Fujiko bost aintzirak (Yamanaka aintzira).
-
Aokigaharako Jukai basoa.
-
Kuon-ji tenplua.
-
Seihaku-ji tenplua.