Ireki menu nagusia

Saitama (japonieraz: さいたま市 Saitama-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartearen ekialdeko kostaldean dagoena eta izen bera duen Saitama prefeturako hiriburua. 1.231.880 biztanle ditu eta Japoniako 10. hiri handiena da.

Saitama
さいたま市
 Japonia
Saitama city montage.jpg
Flag of Saitama, Saitama.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Saitama
Alkatea Hayato Shimizu Itzuli
Izen ofiziala さいたま市
Jatorrizko izena さいたま市 (Saitama-shi)
Posta kodea 11100-7
Geografia
Koordenatuak 35° 51′ 42″ N, 139° 38′ 43″ E / 35.861666666667°N,139.64527777778°E / 35.861666666667; 139.64527777778Koordenatuak: 35° 51′ 42″ N, 139° 38′ 43″ E / 35.861666666667°N,139.64527777778°E / 35.861666666667; 139.64527777778
Saitama hemen kokatua: Japonia
Saitama
Saitama
Saitama (Japonia)
Saitama in Saitama Prefecture Ja.svg
Azalera 217,4 km²
Demografia
Biztanleria 1.307.931 bizt. (2019ko urriaren 1a)
Dentsitatea 5664 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 2001eko maiatzaren 1a
Telefono aurrizkia 048
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Toluca de Lerdo, Zhengzhou, Nanaimo Itzuli, Pittsburgh eta Hamilton
http://www.city.saitama.jp/index.html www.city.saitama.jp

GeografiaAldatu

Tokio erdigunetik 20-30 kilometro iparraldera kokaturik dago, Kantō lautadaren erdialdean. Erabat laua da eta lurraldearen zatirik gehiena itsas mailatik 20 m beherago dago. Arakawa ibaiak eta Shiba ibaiak zeharkatzen dute hiria.

HistoriaAldatu

Saitama 2001eko maiatzaren 1ean sortu zen Urawa, Ōmiya eta Yono herriak elkartzean. 2005ean laugarren herri bat hartu zuen, Iwatsuki.

  • Urawa (浦和): Edotik Kiotora zihoan Nakasendō errepidearen posta izan zen Edo Aroan. 1923ko lurrikara handiak Tokio suntsitu zuenean intelektual ugari bertara etorri ziren bizitzera. 1934ean hiri estatusa lortu zuen.
  • Ōmiya (大宮): Hikawa Jinja santutegiaren inguruan sortu zen.
  • Yoko (与野): 1889an sortu eta 1958an hiri izendatu zuten.
  • Iwatsuki (岩槻): 1954ean hiri bihurtu zen eta 2005ean Saitaman barneratu zen.

Banaketa administratiboaAldatu

Hamar auzotan banatzen da hiria:

  1. Chūō-ku (中央区)
  2. Iwatsuki (岩槻区)
  3. Kita-ku (北区)
  4. Midori-ku (緑区)
  5. Minami-ku (南区)
  6. Minuma-ku (見沼区)
  7. Nishi-ku (西区)
  8. Ōmiya-ku (大宮区)
  9. Sakura-ku (桜区)
  10. Urawa-ku (浦和区)

EkonomiaAldatu

Tokio Handiko merkatal eta negozio hiri handienetakoa da. Hainbat lantegi mota daude bertan, ezagunena Honda automobil konpainia, bertan egiten da Honda Legend kotxea.

KirolakAldatu

Saitamako Urawa auzokoa da Urawa Red Diamonds futbol taldea. 2007an Asiako txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen Tunisiako Étoile du Sahel taldea penalti jaurtiketetan gaindituta.

Hiri senidetuakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Hikawa Jinja
  • John Lennon Museoa
  • Minuma arroz soroak.
  • Trenbidearen museoa.
  • Saitama Stadium 2002.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saitama