Ireki menu nagusia

Shanxi (山西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 156.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 33.350.000 biztanle bizi ziren bertan.

Shanxi (山西)
Shānxī Shěng
山西省
провинция Шаньси
 Txinako Herri Errepublika
PingYaoCityWall.jpg
Administrazioa
Estatua  Txina
ISO 3166-2 CN-SX
Hiriburua Taiyuan
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 37° 52′ 24″ N, 112° 33′ 52″ E / 37.873333333333°N,112.56444444444°E / 37.873333333333; 112.56444444444Koordenatuak: 37° 52′ 24″ N, 112° 33′ 52″ E / 37.873333333333°N,112.56444444444°E / 37.873333333333; 112.56444444444
China Shanxi.svg
Azalera 156,800 km²
Mugakideak Henan, Shaanxi, Barne Mongolia eta Hebei
Punturik altuena Wutai mendia
Demografia
Biztanleria 33.350.000 bizt. (2004)
Dentsitatea 213 bizt/km²
Informazio gehigarria
Gobernadorea Wang Jun (王君)
Etniak Han %99,7
Hui %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremua UTC+08:00
www.shanxigov.cn

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Pingyaoko kale baten ikuspegia.

Shanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia iparraldan, Hebei probintzia ekialdean, Shaanxi probintzia mendebaldean, eta Henan probintzia hegoaldean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Taiyuan da.

GeografiaAldatu

Shanxi probintzia gehiena, altuera desberdinean kokatutako ordoki batean kokatua dago. Ekialdean Taihang mendiak, eta mendebaldean Lüliang mendiak daude, eta erdialdean Fen ibaiak egindako haran amaigabeak daude. Probintziako mendirik garaiena Wutai mendia da (Wutai Shan), Shanxi ipar-ekialdean dago eta 3058 metro dauzka. Shanxiko iparraldeko mugaren zati handi bat, Txinako Harresi Handiarekin bat doa, Barne Mongoliatik gertu.

Ibai Horia edo Huang He delakoak, Shaanxi probintziarekiko mendebaldeko muga markatzen du, Fen eta Qin ibaiak (Ibai Horiaren ibaiadarrak), probintzia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute. Iparraldean Hai ibaiaren ibaiadarrak kokatzen dira, Sanggan eta Hutuou ibaia besteak beste. Probintziako lakurik handiena Xiechi aintzira da, Shanxi hego-mendebaldean Yunchengetik gertu.

KlimaAldatu

Shanxik montzoiak baldintzaturiko klima kontinental lehorra dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura 0 gradotik beherakoa da eta uztailekoa 21 eta 26 grado artekoa. Neguak luzeak, lehorrak eta hotzak izaten dira, eta udak, Txina gehienean bezalako nahiko hezeak. Udaberrietan are ekaitzak maiz ematen dira eta Txinako lekurik eguzkitsuenetakoa da, uda hasieran bero boladak maiz gertatzen direlarik.

Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 700mm bitartekoak dira, gune menditsuenetan ugariagoak eta ekainetik abuztura bitartean.

Banaketa administratiboaAldatu

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Taiyuan 太原市 Tàiyuán Shì Prefektura mailako hiria
2 Changzhi 长治市 Chángzhì Shì Prefektura mailako hiria
3 Datong 大同市 Dàtóng Shì Prefektura mailako hiria
4 Jincheng 晋城市 Jìnchéng Shì Prefektura mailako hiria
5 Jinzhong 晋中市 Jìnzhōng Shì Prefektura mailako hiria
6 Linfen 临汾市 Línfén Shì Prefektura mailako hiria
7 Lüliang 吕梁市 Lǚliáng Shì Prefektura mailako hiria
8 Shuozhou 朔州市 Shuòzhōu Shì Prefektura mailako hiria
9 Xinzhou 忻州市 Xīnzhōu Shì Prefektura mailako hiria
10 Yangquan 阳泉市 Yángquán Shì Prefektura mailako hiria
11 Yuncheng 运城市 Yùnchéng Shì Prefektura mailako hiria

PolitikaAldatu

Shanxi probintziako gobernadorea Wang Jun (王君) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Baoshun (张宝顺) da.

GarraioaAldatu

AireportuakAldatu

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
SHANXI
Changzhi ZBCZ CIH Changzhi Aireportua
Datong ZBDT DAT Datong Aireportua
Taiyuan ZBYN TYN Taiyuan Wusu Aireportua
Yuncheng ZBYC YCU Yuncheng Aireportua

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shanxi  


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.