Gunma (prefektura)
Gunma prefetura (japonieraz: 群馬県 Gunma-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Maebashi da.
Gunma prefetura 群馬県 群馬県 | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua |
![]() | ||
ISO 3166-2 | JP-10 | ||
Hiriburua | Maebashi | ||
Gobernuburua |
Ichita Yamamoto (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36° 22′ 00″ N, 139° 07′ 00″ E / 36.366666666667°N,139.11666666667°EKoordenatuak: 36° 22′ 00″ N, 139° 07′ 00″ E / 36.366666666667°N,139.11666666667°E | ||
![]() | |||
Azalera | 6,363,16 km² | ||
Mugakideak | Saitama, Nagano, Niigata, Fukushima eta Tochigi | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
1.937.626 (2019ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kantō | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua |
Japan Standard Time (en) ![]() | ||
pref.gunma.jp |
HistoriaAldatu
Aztarna paleolitiko ugari aurkitu dira lurraldean. 1946an, Kasakake herrian, Iwajukun, kultura paleolitiko baten aztarnak aurkitu ziren, Japonian aurkitu diren lehenengoak.
Antzina, gaur egun Gunma prefeturaren lurraldea Kozuke probintzia izan zen.
Lehenengo zeta-fabrika modernoak Annakan eraiki ziren 1870eko hamarkadan, italiarren eta frantsesen laguntzaz.
GeografiaAldatu
Kantō lautadako ipar-mendebaldeko muturrean dago. Prefeturak ez du kostalderik, eta aski menditsua da, erdialdean eta hego-ekialdean izan ezik, biztanle gehienak bizi diren partean, hain zuzen. Iparraldean Niigata eta Fukushima prefeturak ditu mugakide, eta Tochigi ekialdean. Mendebaldean, Nagano, eta, hegoaldean, Saitama.
Banaketa administratiboaAldatu
HiriakAldatu
- Gunma prefeturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefeturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
- Takasaki (375.342 biztanle)
- Maebashi (hiriburua, 344.871 bizt.)
- Ōta (219.789 bizt.)
- Isesaki (211.021 bizt.)
- Kiryū (124.077 bizt.)
- Hiri guztiak:
HerriakAldatu
EkonomiaAldatu
Gunmako industria modernoen artean aipatzekoak dira garraio-ekipamenduaren eta ekipo elektrikoen industriak; gehienak Maebashi hiriburuan daude, bai eta Tokiotik gertuen dagoen eskualdean ere, ekialdean. Ōta hiriari industriak eman dio ospea, bertan baitago Subaru automobil-industria. Industria tradizional nagusia zeta-harren haztegiak dira.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Mendiak: Akagi, Haruna, Myōgi eta Tanigawa.
- Aintzirak: Haruna eta Ōno.
- Kanayama gaztelua
- Nikkō Parke Nazionalaren hego-mendebaldeko zatia.
- Oze Parke Nazionala
IruditegiaAldatu
Maebashi, atzean Akagi mendia.
Fujimiko Akagi santutegia (Maebashi).
Takasakiko gaztelua.
Haruna mendia eta aintzira.