The Cannon Group, Inc. edo Cannon Films, AEBetako zinema eta telebistarako aurrekostu ertain eta txikiko film ekoiztetxe bat izan zen. 1967-1994 artean jardun zuen eta gaur egun ekoiztetxea nahiz bere filmetako batzuk zenbait ekintza generoko zinemazaleen eta 1980ko hamarkadako estetikazaleen artean nolabaiteko kultuzko estatusa bereganatu dute, nagusiki 1970eko hamarkadaren amaieratik 1980ko hamarkadarakoek.

The Cannon Group
Datuak
Motazinemako produkzio-etxea, film distributor (en) Itzuli, negozioa, cinema chain (en) Itzuli, entitate desagertua eta enpresa
Jarduera sektoreaIndustria zinematografikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
JabeaMetro-Goldwyn-Mayer
Historia
Sorrera1967ko urriaren 23a
OndorengoakMetro-Goldwyn-Mayer
Desagerpena1994
webgune ofiziala
IMDB: co0111886 Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadan izan zuen bere urrezko aroa, Menahem Golan eta Yoram Globus israeldar ekoizleen eskutik.

Ekoiztetxearen film gehienak zinemetan beste munduko diru etekinik lortu ez izan arren, bideoklubetan sekulako arrakasta zuten, bereziki nerabe, gazte edo akziozko zinemazale helduen artean.

Film horietako hainbat aktore mundu osoan ospetsu eta akziozko superizar bilakatu ziren, tartean Chuck Norris, Charles Bronson, Sylvester Stallone, Jean-Claude Van Damme, Dolph Lundgren eta Michael Dudikoff.

Film nabarmenak aldatu

Kanpo estekak aldatu