Ruedo Ibérico

Éditions Ruedo ibérico (ERi) Parisen, 1961ean sortutako argitaletxea izan zen. Antifrankismoaren benetako ikur kulturala izan zen.

Ruedo Ibérico
Datuak
Motaargitaletxea eta aldizkaria
HerrialdeaFrantzia eta Espainia
Historia
Sorrera1961
SorlekuaParis
Desagerpena1982

HistoriaAldatu

Sortzaileak Espainiatik ihes egindako bost errefuxiatu izan ziren. Helburua frankismoaren aurkako argumentuak eta ideiak zabaltzea zen, ondoren, era ezkutuan, Espainian sartzeko. Zuzendaria José Martínez Guerricabeitia (1921-1986) anarkista valentziarra zen. Argitaletxea 1982an desagertu zen. Argitaletxearen beste lana izen bereko eleberria eta poesia sariak bultzatzea zen. 1966 eta 1977 artean Ruedo Ibéricok 150 liburu inguru argitaratu zuen eta nazioarteko mailan prestigio handia izan zuen; Espainian, ordea, liburu horiek debekatuta zeuden. Argitaletxearen beste publikazioa 1965tik 1979 arte, Cuadernos de Ruedo Ibérico aldizkaria izan zen.[1] Argitaletxearen artxiboak Amsterdameko Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutuan godertzen dira.[2]

BildumakAldatu

Argitaletxeak bilduma desberdinak zituen. Hauek ziren nagusiak:[3]

Argitaletxearen liburu ezagunakAldatu

Euskal herritarrek plazaratutako liburuakAldatu

Argitaletxean Euskal Herriko intelektualek eta esperientziek oihartzuna lortu zuten. Hona hemen euskal herritarrek plazaratutako izenburuak:[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu