Rubroboletus legaliae

Rubroboletus legaliae (Boletus splendidus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Toxikoa da. Urdail esteetako arazoak sortzen ditu.

Rubroboletus legaliae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus legaliae
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Boletus splendidus C.Martín (1894), Boletus legaliae Pilát (1968), Boletus satanoides sensu auct. mult., Boletus spinari Hlaváček (2000).

Deskribapena aldatu

Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, globo-itxurakotik ganbilera eta laura. Botoi bat besterik ez denean, kapelaren azala kafe kolorekoa, gaztetan zurixka, helduaroan gris zurbil kolorekoa eta zahartzean arrosa-gorri kolorekoa.

Himenioa: Itsatsia, poro gorriekin, helduaroan zurbildu egiten dira laranja kolorera eta ukitzean urdindu.

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, sendoa, zilindrikoa, leuna, goian laranja kolorekoa (zahartuaz zurbilduaz joaten da), erdirantz arrosa-gorri koloreko erretikulu estu batekin eta ardo koloreko iluna oinarrian.

Haragia: Ebakitzean urdindu egiten da eta oinarrian ardo kolore iluna ematen du. Txikoria usaina eta zapore gozoa izaten du. Espora-jalkina arre-oliba kolorekoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Legaliae epitetoa, Marcelle Louise Fernandez Le Gal mikologoaren omenez du (Le Gal izenaz ezagunagoa, Etiene Le Gal senarraren abizena).

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Poro gorriak dituzten beste Boletus batzuekin nahas daiteke: Lupinus, purpureus, impolitus eta, batez ere Boletus satanas pozoitsuarekin, honen kapela zuria helduaroan marroi-okre kolorekoa bihurtzen da, baina ez du izaten tonu gorririk, eta gainera usain txarra du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (haritza, pagoa). Lurzoru neutroetatik azidoetara)

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu