Onddo purpura (Boletus purpureus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Toxikotasun maila aztertzen jarraitzen duten arren, urdail hesteetako hainbat arazoren susmagarria da, eta, beraz, ez da kontsumitu behar.

Onddo purpura
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus purpureus
Pers., 1825
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
espora gorri-laranjak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, solidoa, hasieran erdiesferikoa ondoren oso ganbila, geroago zabaldu egiten da. Orban gorri-odol-beltzaxka kolorekoekin, ukitzean urdindu egiten da, zikin itxura ematen dio honek. Azala, zetaduna eta belusduna. Ertza hasieran beherantz okertua eta gero zabaldu egiten da, batzuetan lobuluekin.

Tutuak: Luzeak, libreak edo oinean biribilduak. Hori-urre kolorekoak eta gero hori-oliba antzeko kolorekoak, ukitzean urdin bihurtzen dira.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Txikiak, biribilduak edo angelutsuak. Gorri-odol ilun kolorekoak. Ukitzean urdin kolorea hartzen dute.

Hanka: 8 eta 18 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Gehienetan lodia eta erraboilduna, batzuetan zilindrikoa bakarrik. Gainazal osoa koloreztatzen duen erretikulu oso fin gorri batez estalia.

Haragia: Hori-lehoi kolorekoa, ebakitzean berehala urdintzen da eta handik ordu batzuetara gorri-purpura ilun kolorekoa bihurtzen da. Lodia, solidoa, fruta usainarekin, garratza eta fuertea, zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Purpureus epitetoa latinetik dator, purpura, esan nahi duen "purpureus" hitzetik. Kapelaren eta poroen koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Poro gorriak dituzten beste Boletus batzuekin nahas daiteke, hala nola: Boletus rhodopurpureus, Boletus xanthopurpureus, Boletus xanthocyaneus, Boletus satanas.

Sasoia eta lekua aldatu

Uztailetik urrira. Hainbat basoetan, hariztietan eta pagadietan batez ere.

Banaketa eremua aldatu

Ekialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Mendebaldeko Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 499 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu