Onddo iodousaindu
Onddo iodousaindua (Boletus impolitus edo Hemileccinum impolitum) Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Onddo iodousaindua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hemileccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hemileccinum impolitum Šutara, 2008 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Oina bota, usain txarra duelako. Ondo eginda kontsumitu behar da, kapela prestatzean lixiba usaina jariatzen du.
Sinonimoak: Boletus impolitus Fr. (1838), Xerocomus impolitus (Fr.) Quélet (1888), Leccinum impolitum (Fr.) Bertault (1980)
Deskribapena aldatu
Kapela: 6 eta 15 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, zahartzean ganbil-zabaldua, erdian hondoratua ere egon daiteke, batzuetan maspilduekin. Kolore aldakorrekoa, gehienetan zurbila, hori-buztin kolorekoa, oliba-horixkakoa edo hori-okrea. Azala hasieran belusatu fin batekin, baina berehala leuna eta ilegabea, beti lehorra.
Tutuak: Meheak, luzera ertainekoak, oinean biribilduak, hori argikoak hasieran, ondoren hori-urre kolorekoak eta, amaieran, hori-okre kolorekoak berde-olibaz nahastua.
Poroak: Meheak, hasieran biribilak, ondoren apur bat angelutsuak, tutuen kolore berekoak.
Hanka: 6 - 14 x 2 - 6 cm-koak, sendoa, hasieran oboidea, gero luzezka, betea, horixka, apur bat gorriz zikindua.
Haragia: Lodia, trinkoa gaztetan, biguna ondoren, zurixka-horixka kolorekoa. Fruta usaina du kapelan eta iodo usaina oinaren oinarrian eta azido samarreko zaporea.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Impolitus epitetoa latinetik dator, leun esan nahi duen "impolitus" hitzetik. Kapela pikortsu eta flokosoagatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarri ona. Moztu egin behar zaio oina, oinarrian duen iodo usainik ez izateko.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Boletus hau ez da oso ezaguna, urria delako; Fragante ataleko espezieren batekin nahas liteke: Boletus fragrans eta Boletus aemilii, atal honetakoa da, Boletus impolitus ere, baina hauen koloreak oso desberdinak dira.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean, hostozabalen basoetako lurzoru buztintsuetan, batez ere Quercus zuhaitzen azpian.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar-ekialdeko Estatu Batuak, Ontario, Itsas Probintziak, Europa osoa eta Errusia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 59 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 160 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 597 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Boletus impolitus Mycobank-en