Rosenheim (bavarieraz Rousnam) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Garaia eskualdeko hirugarren hiri askea.

Rosenheim
major regional center (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
AlkateaAndreas März (en) Itzuli
Posta kodea83022, 83024 eta 83026
Udalerri kodea09163000
Geografia
Koordenatuak47°51′22″N 12°07′44″E / 47.8561°N 12.1289°E / 47.8561; 12.1289
Map
Azalera37,22 km²
Altuera447 m
MugakideakRosenheim (en) Itzuli, Rohrdorf, Raubling, Kolbermoor, Großkarolinenfeld, Schechen eta Stephanskirchen
Demografia
Biztanleria65.192 (2023ko abenduaren 31)
789 (2022)
alt_left 32.739 (%50,2) (%49,8) 32.453 alt_right
alt_left 32.003 (%49,1) (%48) 31.321 alt_right
Dentsitatea1.752 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia08031
Hiri senidetuakBriançon, Lazise, Ichikawa (en) Itzuli, Greiz eta Beer-Xeva
MatrikulaRO
rosenheim.de

Etimologia

aldatu

Ez dago batere argi zein izan bide zen izenaren jatorria eta hainta teoria azaldu dira. Lehenengo teoriaren arabera Wasserburg am Inn hiriko jaunak Rosenheimeko gaztelua eraiki zuen eta bere armarrian arrosa bat zegoen. Bigarren teoriaren arabera hitza Inn ibaiko untziak tiratzen zituzten zaldietan (alemanez Rössern) izan zezakeen jatorria.

Geografia

aldatu

Munich hiriburutik 52 kilometro hego-ekialdera dago, Alpeen iparraldeko muinoetan, eta Austriarekiko mugatik 25 kilometro eskasera. Inn ibaiak zeharkatzen du hiria eta hainbat laku ditu inguruan, hala nola, Chiemsee (denetan handiena), Simsee, Langbürgner See, eta beste hainbat.

Historia

aldatu

Antzinatik bidegurutzea izan da Rosenheim, bai Munich eta Salzburgo arteko bidean eta baita Munich eta Innsbrucken artekoan ere.

Druso eta Tiberiok aginduta erromatarrak K.a. 15 urtean iritsi ziren bertara. Inn ibaiak Noricum eta Retia probintziak banatzen zituen eta erromatarrek Pons Aeni (Inneko zubia) gotorlekua sortu zuten gaur egun Rosenheim dagoen tokian. Gotorlekuaren inguruan eratuz joan zen herria erromatar-zelta.

1234ean Rosenheimgo gaztelua eraiki zen eta hori da Rosenheim izena agertzen den lehenengo aldia. Gaztelua ibaitik ehundaka metrotara jaso zen, ibaiertzean lokaztia baino ez baitzegoen, baina argi dago Inn ibaiaren gaineko zubia kontrolatzeko eraiki zela. berehala hazi zen herria eta 1328an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen, zeina Bavaria guztiko merkatu garrantzitsuenetakoa bihurtuz joan zen. Hala ere ez zuen hiri aske titulua eskuratu 1864 arte. XIX mendean gatzaren industriak garrantzia handia hartu zuen, hainbat meategi eta errota eraiki zirelarik.

XX mendeko 20 eta 30. hamarkadan Rosenheimgo populazioak juduak babestu bazituen ere nazien presioak eraginda askok beren dendak utzi eta Munichera egin zuten alde. Bigarren Mundu Gerran bonbaketak jasan zituen 1942 eta 1945 artean.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • San Nikolas eliza (St. Nikolaus Kirche): Hiriko eliza nagusia da, kipula itxurako dorre barrokoa duena.

Rosenheimdar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Rosenheim ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu