Chiem aintzira

Chiemsee aintzira» orritik birbideratua)

Chiem aintzira (alemanez: Chiemsee, ˈkiːmzeː ahoskatua) Alemaniako Bavaria estatuan dagoen aintzira da, Rosenheim (31 kilometrotara) eta Austriako Salzburgo (66 kilometrotara) ditu inguruan. Aintzira Bavariako itsasoa ezizenaz ezagutzen da. 1976an Ramsarreko hitzarmenean 8660 hektarea babestu ziren.

Chiem aintzira
Aerial image of the Chiemsee (view from the southwest).jpg
Datu orokorrak
Garaiera518,19 m
Luzera13,725 km
Zabalera9,2 km
Azalera79,9 km²
Sakonera72 m
Bolumena2,04784 km³
Geografia
Karte Chiemgau.png Map
Koordenatuak47°53′N 12°28′E / 47.89°N 12.47°E / 47.89; 12.4747°53′N 12°28′E / 47.89°N 12.47°E / 47.89; 12.47
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Bavariako baserri-barrutiTraunstein
Alemaniako alde udalerri gabeChiemsee
Babestutako-eremuaSchutz des Chiemsees, seiner Inseln und Ufergebiete in den Landkreisen Rosenheim und Traunstein als LSG (Chiemsee-Schutzverordnung) (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaAlz
Arroaren azalera1.398,56 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli

Bavaria Garaiko herri txikiak daude ertzean, handiena Prien am Chiemsee da 10.000 biztanlerekin.

UharteakAldatu

 
Herreninselgo jauregia

Lau uharte daude aintziran, Herreninsel, Fraueninsel, Krautinsel eta Schalch, baina dudarik gabe Herreninsel (gizonen uhartea) da erakargarriena bertan baitago Luis II.a Bavariakoak eraikitako jauregia, Versaillesko jauregiaren antzirudiko eraiki zuena, izan ere Luis II.aren heroia baitzen Luis XIV.a Frantziakoa. Hainbeste diru erabili zuen jauregi hau eraikitzen 1885ean dirurik gabe gelditu eta 50 gelatik gora bukatu gabe gelditu zirela.

Fraueninsel (emakumeen uhartea) da bigarren uhartea eta bertan VIII. mendeko Frauenwörth abade-etxea dago.

AisialdiaAldatu

Herririk handiena eta komertzialena Prien am Chiemsee da. Famatuak dira Chieming eta Gstadteko hondartzak. Honetaz gain ur-ekintzak egin daitezke eta Prien am Chiemseen Prienavera atseden leku modernista dago.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu