Rosa Elizburu
Rosa Maria Elizburu Oianguren (Arrasate, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 5a) ezker abertzaleko politikaria da, Atxondoko emakumezko lehen alkatea izan dena. Politikari izateaz gain, irakasle, zuzendari eta pedagogia arduraduna ere izan da.
Rosa Elizburu | |||
---|---|---|---|
2011 - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arrasate, 1958ko apirilaren 5a (66 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||
Lantokia(k) | Atxondo | ||
Enplegatzailea(k) | Ibaizabal ikastola Garabide Arizmendi ikastola | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Gaur egun Kolonbiako Nasa indigena komunitatearekin lanean dihardu.[1]
Biografia
aldatuLehen ikasketak Angiozarko herri-eskolan egin zituen, eta oinarrizko batxilerrekoak, berriz, Bergarako Mariaren Lagundian ikastetxean eta Bergarako institutuan. Magisteritza ikasketak Eskoriatzako Fakultatean burutu zituen.
Ibilbide profesionala
aldatuIrakaslea izanik, Haur Hezkuntzako zikloan 27 urte egin ditu lanean Eskoriatzako Arizmendi-Jose Arana ikastolan. Tarte horretan Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzako Hezkuntza Proiektua garatzeko 6 urtez liberatu zuen. Durangoko Ibaizabal Ikastolan Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Zikloaren diseinua egiteaz gain, bertoko ikasketaburua eta irakaslea izan da erretiroa hartu arte (2007-2020). Guztira 41 urtetan aritu da ikastolen munduan.
Hizkuntza lankidetza
aldatuLankidetzan ere aritu da 2013. urtetik aurrera Garabide Elkartearen eskutik Kolonbiako Kauka Departamentuko Çxab Wala Kiwe-Asociación de Cabildos Indígenas del Norte eta Toribio udalerriko Sek Sxab- Plan de Vida Proyecto Nasa erakunde indigenekin, batez ere Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleak trebatzen. Sek Sxab-ek eskatuta, 2021etik aurrera hamaika laguneko talde bat prestatzen ari da jatorrizko hizkuntzan murgilketa eredua abian jar dezaten, eta horretarako Lehen Hezkuntzako metodologia eta baliabide didaktikoak sortu ditzaten.
Politikari ibilbidea
aldatu2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[2]
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz David Cobos Sarraoa (EH Bildu) izan zen Atxondoko alkatea, Rosa Maria Elizburu Oiangurenen (Bildu) ondotik. Cobosek alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
Apurka - apurka udalak aurretik zuen zorra kitatzea lortu zuten legealdiko lau urteetan.[3]
Ohoreak
aldatu- 2016 Ibilaldian omenaldia jaso zuen Rosi Oleaga lankidearekin batera egindako ibilbide oparoagatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ SLU, Herritar Berri. (2022-03-31). «Nasak, Kitxuak eta euskaldunak, minez eta itxaropenez, elkarri begira» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rosa Elizburu se ocupará del Consistorio de Atxondo a media jornada» El Correo 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
- ↑ «Zorra kitatuta, inbertsioak egiteko aukera dago Atxondoko udaleko aurrekontuan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).