Doo-wop
Doo-wop estatubatuar jatorriko musika estiloa da. Rhythm and blues eta gospel generoen elkarketatik sortutako musika estilo bat da, 1940ko hamarkadan Estatu Batuetako auzo afroamerikarretan garatu zen eta bere osperik handiena 1950 eta 1960. urteen artean lortu zuen herrialde horretako ipar-ekialdeko hiri industrialetako kaleetatik: New York, Filadelfia, Chicago, Baltimore eta Pittsburgh. Nagusiki heldua eta afroamerikarra zen audientzia bati zuzendua zegoen, ondoren nerabe eta arraza anitzeko merkatu batera heldu zen.[1]
Doo-wop | |
---|---|
Sorrera | 1940ko hamarkada |
Sorlekua | AEB |
Azpigeneroak | |
Rhythm and blues |
Historialari batzuek diotenez, garai honetan estilo honetako hamabost mila disko baino gehiago grabatu zituzten Estatu Batuetan, eta rhythm and blues, jazz, swing eta gospel elementuak zituzten ahots gurutzatuen soinu harmonikoa hau rock and rollari formatua eman zion eredua izan zen.
A cappella edukiengatik eta abeslari nagusi baten- taldeko gainerako kideen koru eta esaldien laguntzarekin- melodiengatik bereizten da, azken hau, eskuarki, hiru abeslarik edo gehiagok osatzen dutelarik. Konposizioek ahots-maila zabala dute: kontratenorea, falsettoa, tenorea, baritonoa eta baxua.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Michael Heatley. (2006). Doo wop. Robinbook.
- ↑ (Ingelesez) www.history-of-rock.com. The Doo Wop Sound. .