Rachel Portman

musikagile britainiarra

Rachel Portman, (Haslemere, Ingalaterra, 1960ko abenduaren 11) konpositore britainiarra da, zinemarako musikaren munduan ezaguna. [1] [2] 1996ean historia egin zuen Emma filmaren soinu-bandarengatik Oscar Sari bat irabazten lehenengo emakumea izan zelako.

Rachel Portman
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRachel Mary Berkeley Portman
JaiotzaHaslemere1960ko abenduaren 11 (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaBerkeley Portman
AmaPenélope Mowat
Ezkontidea(k)Uberto Pasolini  (1995eko otsailaren 25a -  2006)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWorcester College (en) Itzuli
Charterhouse eskola
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
InfluentziakWolfgang Amadeus Mozart, Franz Schubert, Johannes Brahms, John Williams, Ennio Morricone, Maurice Jarre, Jerrald Goldsmith, Danny Elfman, Elmer Bernstein, Bernard Herrmann eta John Barry
Genero artistikoasoinu banda
opera

rachelportman.co.uk
IMDB: nm0006235 Allocine: 41358 Allmovie: p106895 TCM: 154373 TV.com: people/rachel-portman IBDB: 505840
Spotify: 1joFZGTRER78nUsWtgHCHR iTunes: 902910 Last fm: Rachel+Portman Musicbrainz: 550508e3-efae-47de-83cc-e50cc471d7e4 Discogs: 377359 Allmusic: mn0000597500 Deezer: 1941 Edit the value on Wikidata

Beranduago beste bitan nominatua izan zen, The Cider House Rules (1999) eta Chocolat (2000) filmen soinu banda famatuengatik. Britaniar Inperioko Ordena eman zioten 2010. urtean eta Worcester College (Oxford) eko ohorezko kidea da. [3] Bere soinu bandez gain, BBCrekin egindako kolekzioengatik bereizten da. Bertatik sortu zen Printze Txikian oinarritutako opera eta The Water Diviner's Tale en sinfonia korala, bestelakoen artean. [3]

Bere alorrean lortutako arrakasta hainbat faktorerengatik eman da, alde batetik filmaren narratibaren bereizgarriekin daukan afinitatearengatik, eta bestalde filmaren tesi emozional osoa artikulatzeko daukan erraztasunarengatik, bere kontakizunak eta koloreak nahasteko moduaren fruitu. Portmanen aukeraketa profesionalek bere gaitasun konpositiboa osatzen dute, eta istorioak kontateko modu pertsonal bat sortu du, 2000 eta 2010 urteetan bereizgarria izan zena. [4]

Biografia

aldatu

Rachel Portman Penelope Mowat eta Berkeley Charles Portmanen alaba da. [1] [5] Charterhouse School en hezi zen eta gaztetatik erakutsi zuen musikarenganako interesa, 14 urte zituela bere lehenengo konposaketa gauzatuz. [6]

Lehenengo etapa musikala

aldatu

Behin eskola bukatuta Portmanek musika ikasi zuen Worcester College (Oxford) en, eta beranduago konposizioa Roger Steptor-ekin. [7] Momentu honetan jaio zen bere pelikulentzako musika konposatzeko interesa. Ikasleen pelikula eta antzerki produkzioentzako musika idazten hasi zen bere experimentazio aroa. [6] Beranduago Oxford Playhouse -eko produkzioetarako konposatu zuen eta Privileged izeneko ikasle-pelikularako partitura ere idatzi zuen, BBC ri saldu zitzaiona. [7] Bere lehenengo komisio profesionala 1982an jaso zuen, David Puttnam-ekin batera Experience Preferred... Bur Not Essential en partitura gauzatzeagatik. [7] Aurrerago BBC eta Channel 4 en pelikulentzako konposatzen jarraitu zuen, besteak beste Mike Leigh en Oranges Are Not the Only Fruit, Four Days in July eta Jim Henson en The Storyteller seriea. [6]

1990 - 2000 urteak

aldatu

1992az geroztik lan asko egin du Holliwood-entzako, eta oraindik ere mundu mailan bere eremuan dauden figura femenino esanguratsu gutxietako bat izaten jarraitzen du. Emma (1996) filmarekin lehenengo emakumea bilakatu zen Oscar Sari bat jasotzen. [7] Elkarrizketa batean gaiari buruzko bere ikuspuntua erakutsi zuen, emakume konpositoreei eragindako influentzia zein zen uste zuen galdetu ziotenean: "Ez dut inoiz nire burua konpositore emakumetzat hartu, konpositotzat baizik. Banda sonorentzako musika konposatzen hasi nintzenetik ez diot inoiz nire buruari galdetu emakume gutxitariko bat izango ote naizen. Oraindik ere desparekotasun ghandi bat dago industrian, talentu handiko emakume konpositore asko egon arren. Espero dut geroz eta emakume gehiagoren izenak agertzea etorkizuneko pelikula eta telebistako kredituetan". [8]

Bere partitura zinematografikoek estilo anitz jorratzen dituzte, bere konposizio ezagunenetan soken texturak nagusi diren arren, egurrezko haizeek protagonizatutako lerro lirikoak ere ohikoak dira. [7] Berak orkestratzen du bere musikaren gehiengoa, baina Jeff Atmajian orkestratzailearekin ere estu lan egin ohi du. Portman komedia erromantikoengatik famatua egin zen arren, bere moldakortasunak beste estilo asko exploratzea izan ditu 1990eko hamarkadatik aurrera, drama seriotik thriller psikologikora doazenak. [7]

Portman Britaniar Inperioko Ordenean izendatua izan zen 2010. urtean. [9]

Kolaborazioak

aldatu

Bere kolaborazioen artean aipagarrienak Lasse Hallström ekin batera egindako The Cider House Rules (1999) eta Chocolat (2000) filmak dira. Oscar Sarietan nominatuak izan ziren bi soinu-bandak. Jonathan Demmeren Beloved (1998) eta Manchurian Candidate (2004) filmentzako partiturak bereziki harrigarriak dira; biak orkestraren soinu ohikotik aldentzen dira. Beloved-en ahots solista, koroa eta instrumentu afrikarrak erabiltzen ditu orkestra osoaren ordez. [7] Michael Morpurgo autorearekin ere maiz kolaboratu du eta elkarrekin We Were There (2014) gabon-kanta idatzi zuten Royar Liverpool Philharmonic Orchestra eta Youth Chorus-arentzako. [10]

Aipagarriak dira ere BBCrentzako egindako produkzioak. [7] [9] [10]

Estreinaldiak

aldatu

2003an, Saint-Exupéry-ren Printzipe Txikia-n oinarritutako opera estreinatu zuen Houston Grand Operan eta ordutik Estatu Batu guztietan barna interpretatua izan da. Haur zein helduentzat zuzendutako opera gutxietariko bat da. Portmanten obra handinahietako bat da. [7]

The Water Diviner's Tale (2007) obra ere estreinatu zuen, aldaketa klimatikoan inspiratutako BBC Proms -entzako sinfonia korala, [10] eta beranduago Endangered (2012) obra orkestrala egin zuen, Arte Interpretatiboen Xede Nazionalak egindako enkargua izan zena, 2013ko Aldaketa Klimatikoaren Nazioarteko Egunerako. [9]

2019an Portmanek Earth Song idatzi zuen BBCko abeslarientzako, Nick Drake eta Greta Thunberg-en textuekin. [11] Portmanek BBC1ko eguberritako atal bereziko soinu banda eta Mimi and the Mountain Dragon (2019) ere konposatu ditu. 2020ko otsailean Ask the River izeneko bere lehenengo albuma grabatu zuen Node Records-en, konposatzaile eta piano-jole gisa. [9]

Konposizio prozesuari buruz

aldatu

Soinu-banda bat konposatzeko prozesuari buruz, Portmanek dio: "Nire lana filmaren elementu guztiak ia osaturik daudenean hasten da. Elementu hauetatik tiraka mundu bat sortzen hasten naiz, zeinetan geroago musika biziko den. Oso garrantzitsua da niretzako pelikularen barrenean denbora askoz murgiltzea. Musikak eszenekin bat egin behar baitu. Eszena bakoitza behin eta berriro ikusten dut, filmaren erritmoa ulertzeko, eta eszena bakoitzak zenbat irauten duen jakiteko. Niretzako, konposatzea erabat intuitiboa da. Jarraitzera bultzatzen nauena emozioa da".

Portmanentzako, melodiak edozein filmako musikaren elementu garrantzitsuenak dira. Askotan bere konposaketak ideia melodikoen harira gauzatzen ditu: "Hasten ari naizenean, musikak melodia bat behar badu, egokiena aurkitu beharra daukat. Musika guztia elementu honen menpe egongo da, bertatik aterako da". Horrela, bere soinu-bandetako asko motibo melodiko nagusi batetik eraikitzen ditu, bigarren mailako beste motibo batzuk sortuz.

Rachel Portmanek "soinu-banda baten helburua istorioa argiztatzea" dela dio, eta horregatik orkestrazioaren timbrika momenturo kontuan hartzen duen beste elementu oso garrantzitsu bat da. "Instrumentuek koloreak dituzte. Adibidez, gustoko dut klarinetea erabiltzea alaia edota tristea izan daitekeelako, nahiz eta oboea bezain tristea ez izan, eta flauta bezain erromantikoa ere ez". Bestalde, musikaren eta eszenaren harteko harremanari buruz Portmanek azaldu du: "Uste dut [soinu banda baten] konposaketa on bat bere baitan zentzua izan behar duela. Filma kenduta ere, CD bat erosi eta etxean entzuten baduzu, funtzionatu beharra du".

Konposizioak [12][7]

aldatu

Emma (1996) filmaren banda sonoraren Oscarra irabazteaz gain, Portman beste bitan nominatua izan zen The Cider House Rules (1999) eta Chocolate (2000) produktzioengatik. Beste filma askoren soinu-bandak konposatu ditu ere, besteak beste: Benny & Joon (1993), Ethan Frome (1993), Sólo tú (1994), Smoke (1995), Marvin's room (1996), Drogazaleak (1997), La bella y la bestia 2 (1997), La leyenda de Ger. [13]

Telebistarako, Jim Henson-en El Cuentacuentos saioko hamahiru kapituluen jatorrizko banda osatu zuen, eta The Jim Henson Hourren bi atal ("Monster Maker" eta "Living with Dinosaurs").[14]

Bere ibilbidean zehar Portmanek zinema, telebista eta antzerkirako 100 partitura baino gehiago idatzi du, zeinetan azpimarratu daitezken: The Manchurian Candidate (Jonathan Demme), Oliver Twist (Roman Polanski), Hart's War (Gregory Hoblit), The Legend of Bagger Vance (Robert Redford), Beloved (Jonathan Demme), Benny and Joon (Jeremiah Chechik), Life Is Sweet (Mike Leigh), Never Let Me Go (Mark Romanek), Grey Gardens (Michael Sucsy), The Duchess (Saul Dibb), One Day (Lone Scherfig), The Vow (Michael Sucsy), Snow Flower and the Secret Fan (Wayne Wang), The Lake House (Alejandro Agresti), Hilketa baten istorioa (Douglas McGrath), Mona Lisa Smile (Mike Newell), eta The Human Stain (Robert Benton). [13]

Konposizio ez-zinematografikoak

aldatu
  • The Little Prince (2003) - Printze Txikia ipuinean oinarritutako bi ataleko opera.
  • The Water Diviner's Tale (2007) - BBC Proms en enkargua. [15]
  • Little House on the Prairie (2008) - Rachel Sheinkin -en izen bereko liburuan inspiratutako musikala, Minneapoliseko Guthrie Theater -ean estreinatua.
  • Christmas with love from Mrs Claus (2016) - M&S ren eguberritako iragarkiarentzako musika.
  • Endangered (2012). [9]
  • Earth Song (2019) - BBC Radio 3 en enkargua. [16]
  • Ask the River - bere pianoarentzako konposizioek osatutako albuma, berak interpretatutakoa (2020). [17]
  • The First Morning of the World (Eden de Joyce -en DiDonato diskan, 2022)
  • Beyond the Screen - Film Works on Piano (2023)

Soinu bandak

aldatu

Telebistarako soinu-bandak

aldatu
  • The Storyteller (1986-8, 1990).
  • Oranges Are Not the Only Fruit (1990) - Jeanette Wintersonen eleberri homonimoari buruzko telesaila.
  • Antonia and Jane (1990).
  • Friends (1993).

Sariak eta nominazioak

aldatu

Sariak

aldatu

Nominazioak

aldatu
  • 1988. British Film Institute Young Composer of the Year saria.
  • 1990. BAFTA telebistako soinu banda hoberenari The Woman in Black -engatik. [23]
  • 1991. BAFTA telebistako soinu banda hoberenari Oranges Are Not The Only Fruit -engatik. [24]
  • 1993. BAFTA Cymru soinu banda hoberenari Rebecca's Daughters -engatik. [25]
  • 1999. Flanders International Film Festival Award -a Ratcatcher -engatik.
  • 2000. Oscar Saria soinu banda hoberenari The Cider House Rules engatik. [26]
  • 2000. Muse Award From the New York Women in Film and Television saria. [27]
  • 2001. Grammy a pelikula, telebista edota bitarteko audiobisualaren soinu banda hoberenari The Cider House Rules engatik. [28]
  • 2001. Oscar Saria soinu banda hoberenari Chocolat engatik. [29]
  • 2001. Urrezko puxika soinu banda hoberenari Chocolat engatik. [30]
  • 2002. Grammy a pelikula, telebista edota bitarteko audiobisualaren soinu banda hoberenari Chocolat engatik. [28]
  • 2005. Primetime Emmy a Great Performances kategorian "The Little Prince" atalarengatik. [22]
  • 2009. Primetime Emmy minitelesail, pelikula edo bestelakoari Grey Gardens -engatik. [22]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  2. (Ingelesez) «Radio Swiss Classic» www.radioswissclassic.ch (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  3. a b «About | RACHEL PORTMAN : THE OFFICIAL WEBSITE OF THE FILM COMPOSER RACHEL PORTMAN» rachelportman.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. Coleman, Lindsay. (2021). «Rachel Portman: Midscale Magic and Hollywood Storytelling» Women's Music for the Screen (Routledge)  doi:10.4324/9780429264924-10/rachel-portman-lindsay-coleman. ISBN 978-0-429-26492-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  5. «Person Page» www.thepeerage.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  6. a b c «Home | RACHEL PORTMAN : THE OFFICIAL WEBSITE OF THE FILM COMPOSER RACHEL PORTMAN» rachelportman.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  7. a b c d e f g h i j login.esmuc.idm.oclc.org  doi:10.1093/gmo/9781561592630.001.0001/omo-9781561592630-e-3000000208?rskey=wriapo&result=1. (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  8. (Ingelesez) «Oscar-Winning Composer Rachel Portman “asks the river” and it Answers Brilliantly» BMI.com 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  9. a b c d e (Ingelesez) «Rachel Portman» www.wisemusicclassical.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  10. a b c (Ingelesez) «RACHEL PORTMAN» Tumblr (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  11. (Ingelesez) «Earth Song | Rachel Portman» www.wisemusicclassical.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  12. «Works | RACHEL PORTMAN : THE OFFICIAL WEBSITE OF THE FILM COMPOSER RACHEL PORTMAN» rachelportman.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  13. a b «About | RACHEL PORTMAN : THE OFFICIAL WEBSITE OF THE FILM COMPOSER RACHEL PORTMAN» rachelportman.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  14. (Ingelesez) «Rachel Portman» www.wisemusicclassical.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  15. (Ingelesez) «The Water Diviner's Tale | Rachel Portman» www.wisemusicclassical.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  16. (Ingelesez) «Earth Song | Rachel Portman» www.wisemusicclassical.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  17. (Gaztelaniaz) «Rachel Portman publica "Ask The River" - Wise Music Creative» wisemusiccreative.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  18. (Gaztelaniaz) Rebecca's Daughters (1992). (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  19. «Rachel Portman» www.filmmusic.dk (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  20. (Ingelesez) «1997 | Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» www.oscars.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  21. (Ingelesez) «Rachel Portman: Breaking Ground» BMI.com 2010-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  22. a b c (Ingelesez) «Rachel Portman» Television Academy (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  23. «BAFTA Awards» awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  24. «BAFTA Awards» awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  25. «1993 Cymru Original Music | BAFTA Awards» awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  26. (Ingelesez) «2000 | Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» www.oscars.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  27. «About | RACHEL PORTMAN : THE OFFICIAL WEBSITE OF THE FILM COMPOSER RACHEL PORTMAN» rachelportman.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  28. a b «Rachel Portman | Artist | GRAMMY.com» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  29. (Ingelesez) «2001 | Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» www.oscars.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  30. (Ingelesez) «Rachel Portman» Golden Globes (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).

Kanpo estekak

aldatu