Smoke (euskaraz Kea) 1995eko Wayne Wang eta Paul Auster estatubatuar zinema zuzendarien komedia eta drama filma bat da. Bertan, Harvey Keitel, William Hurt, Harold Perrineau eta Forest Whitaker aktoreek antzeztu zuten.

Smoke (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaSmoke
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena112 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wayne Wang
Paul Auster

Gidoigilea(k)Paul Auster
Antzezlea(k)
Harvey Keitel
Giancarlo Esposito
José Zúñiga
Jared Harris
William Hurt
Harold Perrineau
Victor Argo
Forest Whitaker
Ashley Judd
Stockard Channing
Erica Gimpel (en) Itzuli
Michelle Hurst
Malik Yoba (en) Itzuli










[[Kategoria:Erica Gimpel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Malik Yoba (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaHarvey Weinstein
Konpainia ekoizleaMiramax
Ekoizle eragileaHarvey Weinstein
Bob Weinstein
EdizioaMaysie Hoy (en) Itzuli
Christopher Tellefsen (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRachel Portman
Argazki-zuzendariaAdam Holender
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta Brooklyn
Historia
Jasotako sariak

miramax.com…
IMDB: tt0114478 Filmaffinity: 391573 Allocine: 13086 Rottentomatoes: m/1062983-smoke Mojo: smoke Allmovie: v134392 TCM: 90577 Metacritic: movie/smoke TV.com: movies/smoke Netlix: 60026334Edit the value on Wikidata

Gidoia Paul Auster idazleak idatzi zuen, hain zuzen ere, 1990ean The New York Times egunkarian argitaratu zuen istorio labur batean oinarrituz. Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartzaren saria irabazi zuen.

1995ean Blue in the Face ("Urdina Aurpegian") izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1987ko uda, New York. Brooklyn auzoko tabako-denda baten inguruan euren bizitzak halabeharrezko patuak dituzten hainbat pertsonaien eta beren istorioen topagunea dira: Paul Benjamin (William Hurt) idazleak banku lapurreta batetako bala galdu batek hil zion emaztearen heriotzaren ondoren bere bizitza berregiten saiatzen ari da; Rashid Cole (Harold Perrineau) gaztea haurra zelarik laga zuen bere aita topatzen saiatzen ari da; Cyrus Colek (Forest Whitaker) bere ezker besoaren galera jainkoaren zigor gisa bizi du; azkenik, Augustus Auggie Wren (Harvey Keitel) dendariak bere iraganean haietaz oso harro ez dagoen bizipen eta oroipenak ezkutuan gordetzen ditu.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu