Benny & Joon (euskaraz Benny eta Joon) 1993ko Jeremiah S. Chechik kanadar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Johnny Depp, Mary Stuart Masterson, Aidan Quinn, Julianne Moore eta Oliver Platt aktoreek antzeztu zuten.

Benny & Joon
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaBenny & Joon
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena99 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jeremiah S. Chechik (en) Itzuli
[[Kategoria:Jeremiah S. Chechik (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSusan Arnold
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaCarol Littleton (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRachel Portman
Argazki-zuzendariaJohn Schwartzman

IMDB: tt0106387 Filmaffinity: 964802 Allocine: 8162 Rottentomatoes: m/benny_and_joon Mojo: bennyandjoon Allmovie: v4829 TCM: 68468 Metacritic: movie/benny-joon TV.com: movies/benny-joon Netlix: 60003598Edit the value on Wikidata

Film honetan Johnny Deppek antzeztutako pertsonairen hainbat umorezko eszena zinema mutuko Buster Keaton, Charlie Chaplin eta Harold Lloyd aktore klasiko handietan oinarrituak daude. Bestalde, jada Erresuma Batuan eta gainontzeko Europan aski ezaguna zen eta soinu bandan agertzen den The Proclaimers eskoziar musika taldearen I'm Gonna Be (500 Miles) abesti ospetsua AEBetako ikusleen artean ezagutzera eman zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere gurasoen heriotzaren ondoren, Joon (Mary Stuart Masterson) neska gazte sentikor eta eztiak, saminaren ondorioz bere onetik atera eta desoreka mentala jasan zuen, horregatik Benny anaiaren (Aidan Quinn) ardurapean eta zaintzapean bizi da. Poker joko txoro bat dela eta, Bennyk Sam (Johnny Depp) mutil gazte bitxi eta bakartia bera eta bere arrebarekin batera bizitzen jartzea onartu beharko du. Samek pantomimarako dohai berezia du. Berehala, Joon eta Sam lagun egin eta elkar maiteminduz amaituko dute.

Aktoreak aldatu


Kanpo estekak aldatu