Puerto Natales Txileko hiria da, Patagonian dgoena, herrialdearen hegoaldean. Natales komunako hiriburua da, herrialdeko udalerririk handiena, eta Última Esperanza probintziakoa, Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeari atxikita. 2017ko erroldaren arabera 19.023 biztanle zituen. Portua da (arrantza eta ferry lotura).

Puerto Natales
Puerto Natales
city in Chile (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea
ProbintziaÚltima Esperanza probintzia
Txileko komunaNatales
Izen ofizialaPuerto Natales
Jatorrizko izenaPuerto Natales
Geografia
Koordenatuak51°43′35″S 72°30′22″W / 51.7263°S 72.5062°W / -51.7263; -72.5062
Map
Azalera48.974 km²
Altuera3 m
Demografia
Biztanleria21.477 (2017)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1911
Telefono aurrizkia61
Ordu eremuaUTC−03:00
portal.muninatales.cl

Geografia

aldatu

Puerto Natales Señoret kanalean eta Última Esperanza kaian dago, Ozeano Bareko Almirante Montt golkoarekin lotuta. 250 km-ra Punta Arenasetik, hirian aireportu bat dago, ruta 9 errepidetik 8 km-ra iparraldean. Ferry konexio erregularra eta autobusak daude Puerto Montt-etik Punta Arenas-era joateko. Puerto Natales 2.040 kilometrora dago Santiago hiriburutik hegoalderantz hegazkinez (2.801 km errepidetik Argentinan zehar) eta 192 kilometrora Magallanes eskualdeko Punta Arenas hiriburutik ipar-mendebalderantz hegazkinez. Hiri horrekin lotzen da Ruta 9 errepidearen bidez, baina, bestalde, ez dago  iparraldera gainerako herrialdearekin lotzen duen errepiderik erliebea dela eta.

Historia

aldatu

Jatorriz Alakalufak eta Tehueltxeak amerindiarrek bizi izan ziren, eta eskualdea 1557an Juan Fernández Ladrillero nabigatzaileak aurkitu zuen. Aleman eta ingeles etorkinek XVIII. eta XIX. mendeetan estantziak garatu zituzten. Puerto Natales 1911an sortu zen ofizialki.

Ekonomia

aldatu

Eskualdeko jarduera nagusia oraindik ere ardien hazkuntza eta turismoa dira. Turistak (iparraldeko txiletarrak eta atzerritarrak), Torres del Paine Parke Nazionaleko paisaien edertasunarekin liluratuta, udan iristen dira.

Eguraldia

aldatu

Bere klima Punta Arenasen eta orokorrean Patagoniaren antzekoa da. Udan, tenperatura 17,3 °C eta 5,7 °C artean aldatzen da eta neguan 5,3 °C eta −2,8 °C artean . Udan (otsailean) batez besteko tenperatura 12,5 da °C eta neguan (uztailean) 1,9 °C[1]. Haize nagusia mendebaldeko oso bat-batekoa eta bortitza da. Uda bihotzean, egunez ia 18 ordu egoten da eta alderantziz neguan gauez.


      Datu klimatikoak (Puerto Natales)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28 30 27 24 19 18 20 20 21 21 26 28 30
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 19 17 13 9 5 5 8 10 14 17 18 12
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 7 6 3 0 -3 -3 −1 0 3 5 7 2.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0 0 -2 -4 -13 -13.1 -16 -13 -0 -3 -5 -7 -16
Euria (mm) 8 12 21 39 37 33 32 24 17 20 25 22 290
Euri egunak (≥ 1 mm) 5 5 6 6 9 6 5 4 5 5 4 7 67
Elur egunak (≥ 1 mm) 0 0 0 0 1 3 5 2 2 1 0 0 14
Hezetasuna (%) 74 74 78 82 83 84 83 83 81 75 73 74 78.7
Iturria (1): My Weather 2[2]
Iturria (2): Dirección Meteorológica de Chile[3]

Ondarea

aldatu

Hiria ospetsua da milodonen tokiagatik. Hiritik hogei kilometrora dagoen kobazulo batean, milodonaren (gaztelaniaz milodón) presentziaren aztarnak aurkitu genituen, oso zaharra den lurreko nagi erraldoia, 3 metroko luzera duen ugaztun belarjalea eta tona bateko masa duena.

Toponimia

aldatu

1894an, Ernesto von Heinz eta Kurt Meyer alemaniar aitzindariek Natalis izena eman zioten egungo hiriaren iparraldean itsasoratzen den ibaiari. Hori gertatu zen Kristoren jaiotzaren ospakizunaren bezperan, abenduaren 24an, ibaia ikusi zutenean. Hortik "natalis", latinezko jaiotza esan nahi duena.

Erreferentziak

aldatu
  1. PUERTO NATALES - Datos normalizados. Instituto de Geografía. Pontificia Universidad Católica de Chile.
  2. Weather records Puerto Natales. .
  3. (Ingelesez) Meteochile Blog. (2019-2-4). El calor sigue batiendo récord. Dirección Meteorológica de Chile.

Kanpo estekak

aldatu