Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea

Magallanes y la Antártica Chilena edo Magallanes eta Txileko Antartika (gaztelaniaz: XII Región de Magallanes y de la Antártica Chilena) Txileko hamabost eskualdeetako bat da. Hegoaldeko muturrean kokatzen da eta herrialdeko eskualderik handiena da. 132.033 km²ko eremua du eta 2014an 163.748 biztanle zituen[1]. Hiriburua Punta Arenas da.

Magallanes eta Txileko Antartika
XII Región de Magallanes y de la Antártica Chilena
 Txile
Administrazioa
Estatua CHL
ISO 3166-2CL-MA
HiriburuaPunta Arenas
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°09′45″S 70°55′21″W / 53.1625°S 70.9225°W / -53.1625; -70.9225
Azalera132,033,5 km²
MugakideakAisén eskualdea, Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak eta Santa Cruz probintzia
Demografia
Biztanleria166.533 (2017)
15.707 (2002)
Dentsitatea1,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaXII
ProbintziakLa Antártica Chilena, Magallanes, Tierra del Fuego eta Última Esperanza
Ordu eremuaUTC−03:00
www.goremagallanes.cl/

Geografia

aldatu

Antartika aldeaz gainera beste bi gune bereizten dira:

  • Ekialdean Patagoniako mendikatea dago (Andeak), glaziarren eraginez oso higatua eta 1.000 metrotik gora izotzak estalia. Argentinako mugan 3.000 m baino gehiagoko gailurrak daude (Fitz Roy, 3.340 m eta Murallon, 3.600 m).
  • Mendebaldean, Ozeano Barearen aurrean, itsasoak hartutako gunea da zabalena, itsasarteek eta estuguneek banatutako uharte ugarik osatua. Aipagarriak dira Hornos lurmuturra, Mesier, Concepcion, Ancho, Beagle eta Magallaes itsasarteak eta Wellington, Hannover, Clarence, Hoste, Navarino eta Suaren Lurraldea uharteak.

Klima hotz hezea da beti (urtearen batez bestekoa 6 °C da eta 2.000-3.000 mm ur hegoaldean).

Banaketa administratiboa

aldatu

Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea lau probintziatan banaturik dago:

Ekonomia

aldatu

Historian zehar urre meategiek garrantzi handia izan dute, baina gaur egun ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (ardia) eta basogintza dira, petrolio hobiekin batera.

Erreferentziak

aldatu
  1. Actualización de proyecciones de población. in: Instituto Nacional de Estadísticas (INE). ine.cl (Noiz kontsultatua: 2015-08-24).

Kanpo estekak

aldatu