Portugaleteko geltokia

Portugaleteko geltokia (Bilboko metroa)» orritik birbideratua)

43°19′05″N 3°01′17″W / 43.318016°N 3.021334°W / 43.318016; -3.021334

Portugalete Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Portugaleteko erdigunean kokatuta dagoena, San Roke plazapean, alegia. Abatxoloko geltokiarekin batera ireki zen, 2007ko urtarrilaren 20an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Portugalete
Metro Portugalete Carlos VII.jpg
Carlos VII sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak
« Peñota Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Abatxolo »
Kokapena
HelbideaSan Roke plaza, z/g; 48920
UdalerriaPortugalete,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaPOR
Gunea2. gunea
Irekiera2007ko urtarrilaren 20a
Bidaiariak2.049.446 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Wifi inv.svg 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2315  Santurtzi - Portugalete - EHU
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3321  Portugalete - Ondarra - Muskiz
A3332  Trapagaran - Santurtzi
A3333  Gallarta - Santurtzi
A3335  Muskiz - Sestao
BestelakoakTaxi  Taxi

SarbideakAldatu

Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu.

  •         Karlos VII.a kalea, 19 (Carlos VII irteera)
  •   Zubeldia Eskolamaisuaren kalea, 22 (Maestro Zubeldia irteera)
  •           Ferdinand Arnodin kalea (Carlos VII irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •         Karlos VII.a kalea, 19 (Carlos VII irteera)
  •           Ferdinand Arnodin kalea (Carlos VII irteera)

GeltokiaAldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Carlos VII sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, Maestro Zubeldia sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3] Gainera, 2018ko abuztuaren 17tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4] Kanpoaldean ordainpeko aparkalekua dago.

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
  2. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  4. (Gaztelaniaz) Europa Press. «COMUNICADO: Wifinova ofrece Wifi gratuito en 16 estaciones del metro para las Fiestas de Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu