Portomaringo San Nikolas eliza

Portomaringo San Nikolas eliza, antzina Maltako San Xoán eliza zena, XII. eta XIII. mendeen artean eraikitako gotorleku bat da, Portomarinen kokatua.

Portomaringo San Nikolas eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Way of Saint James in the province of Lugo Way of Saint James in the province of Lugo
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaLugoko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaPortomarín
Koordenatuak42°48′28″N 7°36′56″W / 42.8077°N 7.6155°W / 42.8077; -7.6155
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Lugo (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-696
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000712-00000
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deskribapena

aldatu

Tenpluak nabe bakarra dauka. Hau bost ataletan banatua dago. Burualdetik hurbilen dagoena gurutze-gangaz estalita dago, eta gainerakoa kanoi-ganga zorrotzez estalita dago. Absidea zirkuluerdi-formakoa da, eta esfera-laurden batez estalita dago; aurreko tarte zuzenak, berriz, kanoi-ganga du.

Elizak bi arrosa leiho ditu argiztatzeko: bat mendebaldeko fatxadan eta beste bat absidera sartzeko arkuaren gainean. Beste leiho batzuk ere badauzka.

Kanpoaldean, elizak gotorleku-itxura du, Miño ibaian zuen egoera estrategikoagatik. Horrela, nabearen izkina bakoitzean dorre bana du, elkarren artean konektatuta.

Eraikina XII. mendearen amaieran edo XIII. mendearen hasieran hasi eta XIII. mendearen lehen laurdenean amaitu zen.

Atariak

aldatu

Lerro arkitektonikoen izaera sendoa ez dator bat hiru atarietako dekorazio aberatsarekin. Atari nagusia mendebaldeko fatxadan dago, eta beste biak iparraldera eta hegoaldera begira.

Portadak tinpanoa du, eta Apokalipsiaren 24 zaharrak ageri dira Kristo Pantokratorraren inguruan. Iparraldeko atariko tinpanoan Deikuntza ikus daiteke. Eta, gainera, izaki fantastikoen irudiak ere ikus daitezke, hegazti gorputza eta giza burua dutenak. Hegoaldeko atean hiru giza irudi ageri dira: San Nicolas gotzaina, eta bakulua eta liburua eusten dituzten bi gizon.

Lekualdatzea

aldatu

Belesarko urtegia 1963an inauguratu zen, eta Portomarin ur azpian gelditu zen. Hala ere, monumenturik berezienak harriz harri eraman zituzten herriaren kokaleku berrira, Kristo mendiaren gailurrera. Lekuz aldatutako monumentuen artean daude San Pedro eliza, portada erromanikoa gordetzen duena, eta San Nikolas eliza.

Irudi-galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu