Miño
Miño[1] (portugesez: Minho) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.
Miño | |
---|---|
baliorik ez | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai, Natura 2000 sarea, Batasunaren Garrantzizko Leku eta Ibai nagusi |
Luzera | 315 km |
Azalera | 45,54 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′41″N 7°16′52″W / 43.2114°N 7.2811°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.619 km² |
Arro hidrografikoa | Miño basin (en) |
Ur-emaria | 340 m³/s |
Iturburua | Pedregal de Irimia (695 m) |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (A Guarda (en) Caminha (en) ) |
Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.
Ibilbidea
aldatuIturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.
Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.
Ibaiadarrak
aldatuEkialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).
Irudi galeria
aldatu-
Ibaiaren irudi bat.
-
Vila Nova de Cerveiratik pasatzean.
-
Itsadarreko irudia, A Guarda aldean.