Pinudi-onddo pikordun

Pinudi-onddo pikorduna (Suillus granulatus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kendu azala (hobe basoan, labana batekin), poroak eta oina. Urdail batzuek intolerantzia izan dezakete (hesteetako molestia arinak), libragarria baita.

Pinudi-onddo pikorduna
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus granulatus
Roussel, 1796
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, marroi-herdoil kolorekoa, arre-horixka, edo hori-okrea; haragitsua, erregularra, lehenik ganbila eta gero ia laua; azal oso likatsua denbora hezearekin eta erraz bereiz daiteke.

Tutuak: Laburrak, estu, horixkak.

Poroak: Txikiak, angelutsuak, horiak, onddoa oso gaztea denean latex zuriko tantatxoekin.

Hanka: 3 - 7 x 0,5 - 1,5 cm-koa, irmoa, zilindrikoa, betea, horia, goiko aldea pikortatua du, zahartu ahala pixkanaka arre kolorea hartzen joaten dira.

Haragia: Gaztetan trinkoa, gero biguna, zuri-horixka, ez da kolorez aldatzen, zapore ahulekoa eta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su" "suis" txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Granulatus epitetoa ere latinetik dator, "granulatus" hitzetik, eta hitz horrek pikortatua esan nahi du. Bere oin pikortatuagatik.

Jangarritasuna aldatu

Azal likatsua eta tutuak kentzen bazaie, gaztetan jateko nahikoa ona, pertsona batzuentzat libragarria da, batez ere gutxi eginda jaten bada, beraz, neurriz jatea komeni da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Suillus luteus espeziearekin, baina honek eraztuna du. Suillus collinitus delakoarekin ere bai, mizelioko tindu arrosagatik bereizten da, oinaren oinarrian ikus daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Maiatzetik urrira bitartean, pinudi gazteetan, belardian. Oso ohikoa eta oso ugaria.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar hemisferiotik zabaldua. Europa, Hego Korea, Afrika, Zeelanda Berria, Hawaii, Argentina, Txileko hegoaldea, Australia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 72 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 138 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu