Pinudi-onddo likin
Pinudi-onddo likina (Suillus luteus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, baina intolerantzia sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada
Pinudi onddo likina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus luteus Roussel, 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Boletus volvatus, Boletus annularius, Boletus luteus.
Deskribapena aldatu
Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Ganbila, sarritan titi pixka batekin, azkenean laua; arre-txokolate edo arre-adreilu kolorekoa, azalaren gainean tonalitate morea ematen dion muzilago geruza on batez estalita dago, azkenean arre-horira pasatzen dena. Ertza hasieran kurbatua, nahiko erregularra eta errezelaren zatiekin zeharkatuta. Azala bereizgarria.
Tutuak: Hasieran mintzezko gortina zuri urdinxka batez estalita, eta tutu luzeak apur bat dekurrenteak, kolore hori zurbilekoak, gero oliba-horixkak.
Tutu dekurrenteak: Oina ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Txikiak, angelutsuak eta horiak.
Hanka: Betea, irmoa, zilindrikoa, pikortatua eraztunaren gainetik. Hori-zikin kolorekoa eta behean arrexka. Eraztuna zabala, muzilagoduna eta mintzezkoa.
Haragia: Hori zurbila, samurra, biguna, usain edo zapore berezirik gabea.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Luteus epitetoa ere latinetik dator eta horia esan nahi du. Poroen koloreagatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarri ona, baina intolerantzia-sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada. Kapelaren azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Eraztunik ez duten Suillus granulatus eta Suillus collinitus izenekoekin; jangarriak. Eraztunak dituzten gainerako Suillus guztiekin[4].
Sasoia eta lekua aldatu
Ia urte osoan hazten da (denboraldi hotzetan izan ezik) koniferoen basoetan, batez ere 7 eta 15 urte bitartekoetan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Afrikan, Hego Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian sartua.
Galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 70 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 377 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..