Piarres Ihartze
Piarres Ihartze Bidassouet —frantsesezko grafian, Pierre d'Iharce de Bidassouet— (Hazparne, Lapurdi, 1765 – 1843) apaiz katolikoa eta frantsesezko idazlea izan zen.
Piarres Ihartze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1765eko irailaren 25a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 1843 (77/78 urte) |
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuFilosofia eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaizgaitegia utzi behar izan zuen 1790ean. Hazparnera itzulirik, frantsesez metodo bat idatzi zuen haurrek latinez eta euskaraz idazten ikas zezaten. Apaiz egin zen 1792an, eta Hego Euskal Herrira igaro zen, frantses iraultzaileengandik ihesi. 1794an, Galiziako Compostelako Donejakuera joan zen, eta lurralde haietan egon zen zazpi urtez.
Lanak
aldatuOso ezaguna da 1825ean Parisen argitara eman zuen obra: Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l'Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs, qui existent encore, et leur langue asiatique-basque, traduite et réduite aux principes de la langue française. Harenak dira, halaber, Lettre d'un ecclésiastique du Diocèse de Bayonne à son Evêque (1833), Recherches sur l'origine véritable et réelle des Escu-alde-duns, par syncope Escualduns, anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd'hui généralement Basque français, espagnoles (1834) eta Aventures piquantes de M. l'abbé d'Iharce de Bidassouet, écrites par un de ses éleves (1835) idazkiak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.