Ireki menu nagusia

Petri Antso Monteagudokoa

Petri Antso Monteagudokoa (nafar-aragoieraz: Pero Sanchiz de Montacut) (?- Nabarreria, 1276) XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen.

Petri Antso Monteagudokoa
Bizitza
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Nabarreria, 1276 (egutegi gregorianoa)
Familia
Aita Antso Fernandez Monteagudokoa
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Nabarreriako Gerra

BiografiaAldatu

Aita Antso Fernandez Monteagudokoa zuen Tibalt I.a eta Tibalt II.aren seneskala izandakoa.

1264 eta 1269 artean Erronkari eta Zaraitzuko jauna izan zen. 1266an, agaramontar buruzagiak erregeari omenaldia egin zionenan, Cascanteko jauna zuen titulua.

Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Gorteek gobernadore hautatu zuten Erriberrin. Nobleziaren gehienarekin batera aragoitarren alde egin zuen. Hori zela eta Gartzia Almoravit izan zuen etsaia, gaztelarren aldekoa zena. Elkarri erronka jo eta gero, Montagudokoa ez zen agertu. Nabarreria armagabetzea lortu ezin zuenez, dimisioa aurkeztu eta Filipe III.a Frantziakoak aukeratutako Eustakio Beaumarchaiskoak ordezkatu zuen. Gontzalo Ibañez Baztangoaren bitartekaritzari esker, Nabarreriako gerran auzo horretakoekin bat egin zuen. Tregoa batean, gobernadorearen aldera pasatzekotan ari zela, Almoravitek kontratatutako lagun batzuek bere ezkutari eta lagun batekin batera hil zuten.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Xanpainiarra zen Elis edo Aelide ezkondu eta seme-alaba bi izan zituzten:

  • Joanes
  • Milia

BibliografiaAldatu